ALBISTEAK
Bakea eta burujabetza nagusi The Left-ek Iruñean antolatutako jardunaldietan
Gaurkotasunak ezartzen dituen erronketaz denborarekin hausnartu eta irizpide amankomunak ezartzeko aukera ematen dute Europar Parlamentuko Ezkerreko Taldeak antolatutako solasaldietan.
Jan eta Jabe, burujabetza elikatzen
Amets Ladislaok eta Tasio Erkiziak elikadura burujabetzaren inguruan kontzientziatzeko eta agroekologiari, janariari eta kontsumo taldeei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, ekainaren 29an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean.
Prozesu independentistan, zein momentutan gaude?
Kizkitza Gil de San Vicentek, Gorka Elejabarrietak eta Arkaitz Rodriguezek burujabetzaren aldeko azken urteotako apustuei buruz hitz egingo dute ekainaren 21ean (asteartea), 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean.
Nola gainditu Murphyren legea? Euskal utopia irudikatzeko ariketa kolektiboa
Udako Euskal Unibertsitateak 50 urte bete ditu aurten eta, data berezia ospatzeko, iraganean izandako sorkuntza eta imajinazioa ekarri nahi ditugu gaur egunera, biharkoa sortzea posible izan dadin, tailer berezia antolatu dugu #ElkarEkin.
Forum Subiranista Iruñean bilduko da ekainaren 3an, 4an eta 5ean
Ollala Rodilek (BNGko diputatua), Mertxe Aizpuruak (EH Bilduko diputatua), David Fernandezek (kazetaria eta CUPeko diputatu ohia) eta Gemma Ubasartek (politologoa) parte hartuko dute Forum Subiranistak eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako eztabaidan. Topaketa ekainaren 3an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Katakrak liburu dendan.
Herritarrak eta hizkuntza, garenaren oraina eta geroa
Agurne Gaubekak eta Xabi Iraolak euskara eta euskalgintzari buruz hitz egingo dute maiatzaren 25ean [asteazkena], 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean; "Euskara" abiapuntu hartuta, Gaubeka eta Iraola hizkuntz eskubideei eta feminismoari lotuta hizkuntza eskubideen aldeko borrokan transbertsalitateari dagozkien gako batzuk argitzen saiatuko dira, berrogeita hamar minututan.
Velte, Barañano, Bayon, Ventimiglia eta Vizánen proiektuak esleituak izan dira Uhinak Bekaren 2.edizioan
IparHegoa eta Iratzar fundazioek ikertzailei eta sortzailei esleitu dizkiete Uhinak Bekak