DIBULGAZIOA
Ikuspegi estrategikoa lantzen dugu, epe laburreko erronka, mezu eta eztabaidetatik haratago. Ideien lehia izanen da Iratzar Fundazioaren lan esparru nagusia, Euskal Herria aske, sozialista, independiente, euskaldun eta feminista lortzeko estrategiaren zerbitzura.
Gaur egungo ezker independentista urteetako ibilbidearen fruitua da. Iratzar Fundazioak ezker independentistaren erroak, bere ibilbidearen gakoak, gaur egungo egoeraren diagnostikoa eta etorkizunerako egitasmo eta bideak landuko ditu.
Iraultza demokratikoa, sortu nahi dugun estatu independientearen definizioa eta Euskal Herriak behar duen XXI. mendeko egitasmo sozialistaren formulazioaren sakonketa izanen dira lanaren lehentasunak.
Iparrorratza bilduma
Koadernoak
Erria