Ezker abertzalearen ekarpena Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalean
Transmisio historikoaren fasean da Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea birpentsatu nahi duen Bagira prozesua. Ekitaldi andana antolatu dituzte ondoko asteetarako, azken 60 urteetan izandako bilakaera aztertzeko. Hoien artean, otsailaren 24an, ezker abertzaleak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleari egin ekarpenaz aritzeko mahai-ingurua antolatu du Iratzar fundazioak. Maite Ubiria NAIZeko kazetariak gidaturik, Jon Irazola, Haizpea Abrisketa, Xabi Larralde eta Arnaldo Otegi izanen dira hizlari. Baionako Arte Hiriko Henri Grenet auditoriumean, 19.00etan.