ALBISTEAK


Jan eta Jabe, burujabetza elikatzen


Amets Ladislaok eta Tasio Erkiziak elikadura burujabetzaren inguruan kontzientziatzeko eta agroekologiari, janariari eta kontsumo taldeei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, ekainaren 29an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean.

Iratzar Fundazioak “Jan eta Jabe, burujabetza elikatzen” lemapean 9.on-line solasaldia antolatu du ekainaren 29rako; bertan,  Amets Ladislao eta Tasio Erkizia, elikadura burujabetza zer den argitzen saiatuko dira. Ladislao eta Erkizia tokiko elikadura sistema iraunkorragoak eraikitzeko behar diren mekanismoaz, ekoizpen eta kontsumo ereduetaz, paradigma berrien garapenari bide emango dien proposamen politikoetaz eta behar diren bitartekoetaz, Vía Campesina eta Etxaldeko emakumeen proposamenetaz, egun dauden diskurtso eta paradigma ezberdinei buruz ere solastuko dira..

Elikadura burujabetza da proposamenik eraginkorrena, bai lurraren etorkizuna babesteko eta bai baserritarrena ere; nekazariek elikagai osasungarrien produktoreak diren heinean, jendarte guztiarentzako elikadura osasungarria bermatzeko, ekonomikoki eta sozialki proposamen politiko duinak behar dira; eta hurrengo helburu hauek praktikan jartzeko elkartasuna, justizia soziala, emakume eta gizonen arteko parekidetasuna, langileen eskubide duinak [baserritak, ekoizle,...], lanpostuak sortu eta produkzio eskubideak banatu, ondasun naturalak era iraunkorrean erabili, Euskal Herri osoko nekazaritza eta produkzio aniztasuna errespetatzeko eta jendarte guztiaren esku jartzeko elikadura osasuntsua.

Elikadura burujabetza ez dagokio lehen sektoreari bakarrik. Beste elikadura, nekazaritza eta kontsumo politikak posibleak eta premiazkoak dira Euskal Herrian!

Amets Ladislao: Etxaldeko 23 urte sektorean. Derioko Nekazaritza eskolan ikasi, EHNE Bizkaia eta Etxaldeko emakume elkarteko kidea eta Bizkaigane elkarteko kooperatibista.

Tasio Erkizia: Errigora ekimenaren bultzatzaileetako bat, Labore Oarso eta Labore Bilbo elikaduraren aldeko proiektuen garapenaren parte hartailea eta "Jan eta Jabe. Elikaduraren bidez herria eraikitzen" liburuaren autorea.

Jaten duguna gara!




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER