Agurne Gaubekak eta Xabi Iraolak euskara eta euskalgintzari buruz hitz egingo dute maiatzaren 25ean [asteazkena], 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean; "Euskara" abiapuntu hartuta, Gaubeka eta Iraola hizkuntz eskubideei eta feminismoari lotuta hizkuntza eskubideen aldeko borrokan transbertsalitateari dagozkien gako ezberdinak argitzen saiatuko dira, berrogeita hamar minututan.
Iratzar Fundazioak “Herritarrak eta hizkuntza, garenaren oraina eta geroa” lemapean 8.on-line solasaldia antolatu du dira maiatzaren 25erako, bertan, Agurne Gaubekak eta Xabi Iraolak, euskalgintzan egun dauden diskurtso eta paradigma ezberdinei buruz ere solastuko dira.
Solaskideek hurrengo gaietan sakonduko dute: Euskalgintza mugimenduren izaeraz, egungo hizkuntz politikaz, euskal komunitateaz, herri aktibazioaz, feminismoari lotutako hizkuntza eskubideen aldeko borrokaren transbertsalitateaz, hizkuntza eskubideaz eta euskaraz bizitzeko eskubideaz, euskararen normalizazioaz eta euskararen etorkizunaz.
Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria da. Lehenago eskubideen esparruan aritu izan zen, bereziki ikuspegi feministan eginez bidea, eta sindikalismoan Katalunian zein Euskal Herrian eta Xabi Iraola Sortuko herrigintza arduraduna da. Lehenago, ezker abertzaleko gazte antolakundeetan eta Sortuko herrigintzako mahaian ibili zen.