ALBISTEAK


Bakea eta burujabetza nagusi The Left-ek Iruñean antolatutako jardunaldietan


Gaurkotasunak ezartzen dituen erronketaz denborarekin hausnartu eta irizpide amankomunak ezartzeko aukera ematen dute Europar Parlamentuko Ezkerreko Taldeak antolatutako solasaldietan.

Ezkerrarentzat erronka handiak diren garai honetan, The Left-eko talde parlamentarioko kideak Euskal Herrian bildu dira praktika onenei buruz hausnartzeko, Errusiak Ukrainan duen gerratik sortutako nazioarteko ikuspegi berriaz hitz egiteko eta bakearen eta garapen sozialaren aldeko subiranotasunaren ideiari buruz sakontzeko, baita Europaren papera nazioarteko ordena berriari buruz duen ikuspegietaz mintzatzeko. 

Bertan parte hartu dute beste lagunen artean:Left Co-Presidenteak, Manon Aubry eta Martin Schirdewan, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta,Pernando Barrena, Gorka Elejabarrieta, Onintze Oleaga eta Izaro Elorza (EH Bildu), Martina Anderson (Sinn Féin) John Adamson, (SNP), Idoia Villanueva (Podemos) eta Javiera Cabello (Apruebo Digindad-Txile). 

Eta saio Boel Tanzerrek, Enhedslisten De Røde-Grønne antikapitalista eta ekologisten alderdiakoa, Yehonatan Abelsonek, Boric-en kanpainako ordezkariak, Wouter Bernhardtek,  Berlineko 'Deutsche Wohnen & Co enteignen' komunikazio kanpaina arduradunak ere parte hartu dute jardunaldietan. 

Pernando Barrena, europarlamentariak jardunaldien nondik norakoak azaldu eta Europako ezkerrak dituen erronka nagusiak izan ditu mintzagai. Azaldu duenez, “gaurkotasunak ezartzen dituen erronken inguruan denborarekin hausnartu eta irizpide amankomunak ezartzeko” aukera ematen dute halako jardunaldiek. Horien baitan, Ukrainiaren inbasioak eta NATOren garapenak hartu dute zentralitatea.

“Bi eguneko programa honetan ere, Euskal Herrian, Europan, zein munduan ezkerreko indarrek garatzen ari diren praktika onenak” ezagutzeko aukera izan dutela gaineratu du: Txile, Eskozia, Katalunia, Kurdistan, Danimarka... herrialde anitzetako ordezkariak izan dira eta mota guztietako gaiak izan dituzte mintzagai: genero ikuspuntua ezkerraren eskaintza politikoan, etxebizitza arloan garatutako dinamikak, hauteskunde kanpainetako praktika arrakastatsuak, autoritarismoak dakartzan arriskuak..

Horrekin batera, estaturik gabeko nazioek Europaren eraikuntzan jokatzen duten paperak eztabaidetan funtsezko espazioa hartzen duela erantsi du.

EH Bildurentzat garrantzi handia du Ezkerraren Taldean egoteak eta bertan lan egiteak, Europaren erronkei ezkerreko planteamenduetatik erantzuteko. “Jatorri eta ikuspegi desberdineko kide eta alderdiok osatzen dugu talde hau, baina denok konpartitzen dugu Europarentzako eredu berri baten beharra, Europa sozial bat, atzean inor uzten ez duena, herrien eta klase popularren aldekoa eta giza eskubideen bermatzaile dena”.

.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER