ALBISTEAK


Telesforo Monzon, guztiok maitatua!

Duela berrogei urte hil zen, Telesforo Monzon, 76 urte zituelarik eta ikasgai ederrak utzi zizkigun bizi osorako. Telesforok berak zioenez,  gazteagoekin lan egiteak gaztetu egiten du, itxaropenak iturburua aurkitu zuen, eta bere bizitzaren azken urteak ilusioz beterik bizi izan zituen; nahiz urte latzak jasan, irribarre gozo eta lasaia zuen aurpegi fin eta dotore hartan.


Nola egin bidea aniztasunetik ?

Daniel Caggianik, Uruguaiko MPPko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna eta Diputatua “Iratzar Kafeak” hitzaldian parte hartuko du.


Emakume gaiztoak eta umetoki desobedienteak

Webinarra: otsailaren 18an, osteguna, 18:00etan CET, 14:00etan, Argentinan eta 11:00etan, El Salvadorren, Facebook Transform Europe! kanalean.


Neoliberalismoaren arrazionaltasuna interpretatzeko erak

Gaur, urtarrilaren, 13an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan, Floren Aoizek  eta Idoia Zengotitabengoak on-lineko hitzaldia eskainiko dute Iratzar Fundazioko YouTubeko kanalaren bidez. 


2021eko Kalaka trebakuntza saioen egitaraua

Kalaka trebakuntza orokorrerako zikloa ezaguna da jada gure artean. Trebatzea, ariketa politiko bezala, edukietan sakontzea da, baina baita gaitasunetan ahalduntzea ere, pentsamendu kritikoan sakontzea, (des)eraikitzea eta mugitzea, jakintza eta gorputza hartzea, geure egitea...


IparHegoa eta Iratzar fundazioek ikertzailei eta sortzailei esleitu dizkiete Uhinak Bekak

Ainhoa Ozaeta, Nerea Zuluaga, Irati Mogollon, Onintza Etxebeste, Ibai Atutxa eta Bilgune Feministaren proiektuak aukeratu dira.


Kalaka trebakuntza zikloaren izen ematea zabalik!

Gure historiaz, proiektu politikoaz, estrategiaz baina baita ere militantziaren ahalduntzerako beharrezko gaitasunak lantzen dira eduki teorikoak eta praktika politikoa uztartuz





IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER