UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean «Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian» ikastaroa antolatu dugu. Ikastaroa, uztailaren 8an eta 9an, Baionako Bernat Etxepare Lizeoan izango da [presentziala]. Dagoeneko matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.
Garai inondik ere bereziak bizi ditugu. Hainbestetan erabili dugu une historikoaren aipua, ezen jada ez duen balio adierazi nahi dugunerako. Sistema kapitalista bezain zaharrak dira krisi ekonomikoak eta pandemiak ere izan dira sarri historian zehar. Oraingoan aldiz, krisi gehiago eta ugari pilatu zaizkigu eta trenbide ezberdinak elkartzen diren bidegurutze matxuratuan bezala, elkarren kontra egin dute krisi guztiek.
Ekologismoaren leloak hala dio: “globalean pentsatu, lokalean ekin”. Hala gabiltza gu ere, krisi horiei guztiei herri gisa nola aurre egin hausnartzen, antolatzen eta urratsak ematen. Alta, burujabetzen auzia inoiz baino premia larriagorekin mahai gaineratzen ari zaigu. Euskal Herriko emakume eta gizonon osasuna eta bizitza duina bermatu nahi dugun honetan, erabaki subiranoak hartzeko ditugun zailtasunak bere gordintasun osoan agerian jarri dira azkenaldian. Eta, hala ere, herri gisa antolatzen, ahalduntzen eta erabakiak hartzen dihardugu. Horretaz guztiaz hausnartu nahi dugu ikastaro baino, hausnarketa gune izan nahi duten topaketa hauetan.
Ordua | Edukiak | |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ikastaroaren eta parte hartzaileen aurkezpena. |
|
09:30-10:30 |
Ikastaroaren irekiera: Garai baten (hel)mugak.
|
|
10:30-11:00 |
Atsedena. |
|
11:00-12:15 |
Lehen mahai-ingurua: “Itotzen gaituzten krisiak eta arnasa ematen diguten sareak”.
|
|
12:15-13:00 |
Eztabaida lan taldeka. |
|
13:00-14:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
14:30-15:45 |
Bigarren mahai-ingurua: “Krisien aurrean ahots propiorik gabe? Hitza hartzeko garaia!”
|
|
15:45-17:00 |
Eztabaida lan taldeka. |
Ordua | Edukiak | I |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Sarrera: Iruditeriak, diskurtsoak, ikurrak eta erritualak Euskal Herriarekiko afektugintza (zahar)berriaren (bir)eraikuntzan.
|
|
09:30-10:30 |
Hirugarren mahai-ingurua: Kultura pandemia garaian (hausnarketa plenarioan).
|
|
10:30-11:00 |
Atsedena. |
|
12:00-13:00 |
Laugarren mahai-ingurua: krisiak eta burujabetzak nola irudikatu eta ahoskatu? (hausnarketa plenarioan).
|