Euskal Herria Batera-k Euskal Herri osoan ospatuko den 2021eko Aberri Egunean, Euskal Herri burujabea aldarrikatuko dute, eta, sustatzaileek azaldu dutenez, «kantua izango da batuko gaituzten keinuetako bat».
12:30ean ikusgai eta entzungai izango dira Aberri Egunerako landu duten mezua eta plazetan eta etxean kantatzea proposatu dituen hiru abestiak. Ekinbideak «ikus-entzunezko seinale bat» igorriko du ordu horretan irratietan, tokiko telebistetan eta sarean Gernikako arbola, Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak, batera, elkarrekin abesteko.
Iazko Aberri Eguna leiho eta balkoietan ospatu behar izan zuten herritarrek, kantuan, pandemiaren ondorioz Espainia eta Frantziako gobernuek ezarritako itxialdiarengatik, aldiz aurton, herriko eta auzoetako plazetan elkartzeko deia egin du Euskal Herria Batera-k, apirilaren 4an, 12:30etako bai seinalea batera entzuteko, bai herriko musikariekin kantatzeko, betiere COVID-19a dela-eta ezarritako osasun irizpideak zorrotz betez.
Horretaz gain, leiho eta balkoiak ikurrinaz eta nafar ikurrez apaintzeko deia ere egin du Euskal Herria Batera-k.
Apirilaren 4an, nazio gisa agertuko gara munduaren aurrean. 12:30ean, une berean eta bat eginik, Euskal Herriaren burujabetza eta askatasuna aldarrikatuko ditugu, Iratzar Fundazioko kideek, balkoietatik plazetara salto eginez, kantuan, elkar-zainduz, herri bat, batera, irudikatuz!
Manifestua: https://aberrieguna2021.eus/eu/manifestua