ALBISTEAK


Nola pentsatzen dugu etzi izango garena?


ES   

Ane Abarretegik eta Beñat Irasuegik utopiaz eta distopiaz, solastuko dira ekainak, 15 [asteartea], 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean.

Iratzarrek “Nola pentsatzen dugu etzi izango garena?” lemapean 4.on-line solasaldia antolatu du ekainaren 15erako, bertan, Ane Abarretegik eta Beñat Irasuegik, nola iritsi dira utopiak gure orainera, zergatik gaude distopien markotik ezin atera, edota nola pentsatzen dugu etzi izango garena? galdera hauei, beste batzuen artean, erantzuten saiatuko dira eta genero distopikoari buruzko hausnarketa ezberdinak landuko dituzte, eztabaidan dauden kontzeptuak, distopizazioaren jatorria eta izaera haztatuko dute, baita egungo iruditeria eta zenbait nahaste eta sinplifikazioak.

Distopaiek gure antsietate kolektiboak islatzen dituzte postmodernitatearen esparru kulturalean eta modernitatean ez bezala, kosta egiten zaigu sinestea etorkizuna aurrerapenarekin lotuta dagoela eta nahitaez hobea izango dela. Kapitalismoaren garaipen handienetakoa izan da, etorkizun utopikoak, edo okerrago, hegemonikoa den ideologia neoliberaletik ateratzen den edozein etorkizun irudikatzeko gaitasuna kentzea.

Utopia errealen garaian distopiak garaile!

Ane Abarretegiren ibilbide profesionala gizarte-berrikuntzako proiektu hibridoei lotuta dago, esparru eta diziplina desberdinen arteko elkargunean kokatuta. Tipi kooperatibako koordinatzailea, lan-esparru eta tresna berriak ikertzeaz arduratzen dena. Eta Beñat Irasuegi Talaios kooperatibako langilea, teknologia, ekonomia eta etorkizuneko proiektuak gurutzatzen diren espazioetan egiten du lan. Zientzia fikzioak duen balio politiko eraldatzaileaz konturatuta, hau zabaltzen dihardu.

Abarretegik eta Irasuegik, utopia eta distopia gaiak oinarri hartuta, hainbat galderen bidez, etorkizuneko errealitatearako zenbait klabe argitzen saiatuko dira, berrogeita hamar minututan.

Hitzaldia Iratzar Fundazioko YouTube kanalean egongo da ikus-entzungai, ekainaren 15ean [asteartea] 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean eta txata zabalik izango dugu galderak luzatu nahi dituenarentzat.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER