ALBISTEAK


Utopiak aztertzea bakearen eta justiziaren alde aztergai, Future Factory-n!

The Future Factory-ren bigarren edizioa Erroma urtarrilaren 23tik 26ra bitartean izango da. Bertan beste ekintzaile, akademiko eta erakunde aurrerakoi eta antikapitalisten artean izango dira Iratzar fundazioko kideak.


Gorputzak, lurraldeak eta praktikak deskolonizatzea MarxFem Nazioarteko VI. Konferentzian

MarxFem Nazioarteko VI. Konferentzia 2025ko azaroaren 23tik 25era, Oporton, egingo da eta gorputzak, lurraldeak eta praktikak deskolonizatzea hiru eztabaida-ardatz hauei buruz hausnartzea du xedea. Transform Europa, Rosa Luxemburg, Iratzar eta Naprzód fundazioek lankidetzan sortu zuten 2016an, Marxista-Feministen Biltzarra eta bi urtean behin egiten da.


VI.Eskola Subiranistan aztergai hizkuntza eskubideak, Europan

Iratzar Fundazioak, Estatuko beste fundazio subiranista ezkertiekin batera, CIEMENek antolatutako VI. Eskola Subiranistan parte hartuko du, Gironan, abenduaren 6tik 8ra. "Hizkuntza eskubideak Europan" lemapean antolatu dute aurtongo eskola eta egitaraua lau ataletan banatu dituzte.


Euskal Herria geroa gaurtik

Kasik isilean pasatu da, baina... Iratzar Fundazioak 10 urte bete ditu! Berehalakotasuna nagusitzen den garaiotan, Fundazioko kideek kit-kat bat egitea proposatu dute, gaur goizerako, Iratzar Aretoan. Euskal Herria 10 urte barru nola egongo den, eta norantz bultzatu beharko litzatekeen, modu kolektiboan, pentsatzeko.


Sareak berreskuratu eta berrasmatu

Datorren azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak ospatuko ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira bertan.


Estaturik gabeko nazioek Europaren demokratizazioan eskaintzen dituzten aukerak eta tresnak aztergai

Indarrean dagoen esparru politiko-juridikoa eta mugaz gaindiko lankidetza-politikek eskaintzen dituzten aukerak eta tresnak, izan dira gai nagusiak Coppieters eta Iratzar fundazioek elkarlanean antolatutako "Nola lagundu dezakete Estaturik gabeko nazioek Europaren demokratizazioan?" jardunaldian.


“Liluraren kontra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak” Iparrorratza bildumaren liburuxka berria

Martin Arbeo “Liluraren kontra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak” liburuxkaren idazleak, Garazi Arrula, Txalaparta argitaletxeko editoreak, eta Andoni Olariaga, Iratzar fundazioko ordezkariak, Iparrorratza bildumaren liburu berria aurkeztu dute, gaur eguerdian, Iratzar gunean.





IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER