ALBISTEAK


VI.Eskola Subiranistan aztergai hizkuntza eskubideak, Europan


Iratzar Fundazioak, Estatuko beste fundazio subiranista ezkertiekin batera, CIEMENek antolatutako VI. Eskola Subiranistan parte hartuko du, Gironan, abenduaren 6tik 8ra. "Hizkuntza eskubideak Europan" lemapean antolatu dute aurtongo eskola eta egitaraua lau ataletan banatu dituzte.

Lehenengo atalean, Antoni Llabres, Balear Kultur Lanaren lehendakariak eta Elin Haf Gruffydd Jones, Galeseko soziolinguista eta European Language Equality Network (ELEN) erakundeko lehendakariak hausnartuko dute hizkuntza gutxituei buruz eta hizkuntza-aniztasuna Europako egungo testuinguruan, jasangarritasunaren ikuspegitik.

Bigarren atalean, Manex Mantxola, Kontseiluko ordezkariak, Marcos Maceira, Mesa pola Normalización Lingüísticako ordezkaria eta Anna Oliver, Acció Cultural del País Valenciàko lehendakariak aurkeztuko dute “Ikuspegi legalak. Hizkuntza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaletik Donostiako Protokolora, hizkuntza lege baten bila”.

Hirugarren ataleko gaia hizkuntza babesa eta politika konparatua izango da eta Davyth Hicks, Gutxiengo hizkuntza europarretan aditua eta The European Language Equality Network (ELEN)eko kideak, hizkuntza zelten babesa eta sustapenaren berri eskainiko du. Ondoren, Vicenta Tasa,Valentziako Hizkuntza Akademiako kidea, Valentziako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea eta Hizkuntza Eskubideen Katedraren zuzendariak “Hizkuntza eta Estatua. Suitza eta Espainia hizkuntza-aniztasunaren aurrean” aurkeztuko du. Eta Sergi Morales-Gálvez, Filosofia politikoan doktorea eta Valentziako Unibertsitateko irakasleak Flandieraren eta alemanaren kasua Belgikan aurkeztuko du.

Laugarren atalean, inperialismo linguistikoaren aurkako borrokak eta herri mobilizazioak, hiztun berrien parte-hartzea eta teknologia berrien rola jorratuko dituzte Josep Buades, Joves de Mallorca per la Llenguako bozeramaileak, Ane Elordi Korrikako arduradunak, Montserrat Casacuberta Rennesen (Bretainia) Udaleko Hizkuntza Politikako zinegotzia eta Bretainiar Batasun Demokratikoaren (UDB) ordezkariak, Fernando Ramallo Vigoko Unibertsitateko Hizkuntzalaritzako titularrak eta Albert Lloreta kazetariak.

 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER