Nola lagundu dezakete estaturik gabeko nazioek Europaren demokratizazioan? lemapean burutu da Europar Batasunean Estaturik gabeko pertsonen partaidetza osoa bermatzeko dauden mekanismo politiko eta juridikoak aztertzeko jardunaldia, gaur arratsaldean burutu da, Bruselako Sparks eraikinean.
Europar Batasunak Europako Parlamentuaren mandatu berri bati ekiten dion bitartean, kezka larria sortzen du pertsona guztien parte-hartze politikoa bermatzeak. Erronka ugarien artean, Estaturik gabeko pertsonen inklusio politikoaren gaiak bereziki nabarmena izaten jarraitzen du.
Jardunaldiak bi mahai-inguru izan ditu.
Indarrean dagoen esparru politiko-juridikoa eta aukerak, izan da lehen mahai inguruaren izenburua. Eta Nikos Skoutarisek eta Jaume L'opezek egungo esparru politikoak eta juridikoak aztertu eta hainbat aukera politikoak eskaini dituzte.
Alde batetik, Europako Konstituzio Zuzenbideko katedraduna, Nikos Skoutarisek, bere tesian, EBko konstituzio-ordenak autodeterminazio-eskubidearen alderdi desberdinak nola onartzen eta txertatzen dituen aztertzen du, eta, bere hitzaldian, Europar Batasunean, estaturik gabeko nazioak ikuspegi juridikotik ulertzeko esparru teoriko bat aurkeztu du.
Eta, bestetik, Jaume López, zientzialari soziala. Ikerketa eta esperientzia interesak honako arlo hauetan oinarritzen dira: demokrazia, herritarrekiko harremana, subiranotasuna eta komunikabideak; ekintza kolektiboko teoriak, kapital soziala eta ondasun komunen kudeaketa; eta zientziaren filosofia, gizarte-zientzietako azalpen-estrategien azterketari aplikatuta. Ikuspegi desberdina azaldu du, eta ez ditu kontuan hartu gaiarekin lotutako EBko itunak edo erregelamenduak, baizik eta subiranotasun-eskaerak ikuspegi demokratikotik bideratzeko bitartekoak, estaturik gabeko nazioen mugaz gaindiko errealitateen testuinguruan.
Zer da lurralde-gatazka bat XXI. mendean, Europar Batasuna?, Europar Batasunaren egiturazko mugek gatazka horiek konpontzeko gaitasuna oztopatu dute?, Estaturik gabeko nazioen arazoen konponbide demokratikoa errazteko zein oinarrizko printzipio hartu behar dira kontuan? eta zergatik dago erabakitzeko eskubidearen eta autodeterminaziorako eskubidearen arteko dikotomiaren inguruko egungo diskurtsoa? eta zein faktorek eman diote forma aldaketa horri? Horiek izan dira konferentziaren lehen mahaian planteatutako funtsezko lau gaiak.
Bigarren mahai-inguruan, Mugaz gaindiko lankidetza-politikek eskaintzen dituzten tresnak, garatu dituzte Elena Casiriainek eta Daniel Holderrek.
Elena Casiriain antropologiaren arloko doktoregaia da. Gaur egun doktorego-ikasketak egiten ari da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko mugetako esperientzietan oinarritzen da bere ikerketa. Haren helburua da muga politiko bat gaur egun eremu batean nola dagoen presente eta/edo ez dagoen aztertzea. Bere lana Soulen, Nafarroako ipar-ekialdeko haranetan eta Nafarroa Beherean egindako landa-azterketa batetik eratorritako deskribapen etnografiko batean oinarritzen da.
Daniel Holder Belfasten egoitza duen Giza Eskubideen GKEko zuzendaria da, Justizia Administrazioaren Batzordea (CAJ), Ipar Irlandako Giza Eskubideen Batzordeko (NIHRC) politika-taldean bost urtez aritu da ere. Gainera, langile migratzaileen berdintasunerako ekimen baten buru izan zen lehenago eta esperientzia handia izan du Habanan, Kuban.
Casiriainek eta Holderrek politika eta akademiaren alorretan dituzten esperientziak eta ikuspegiak aurkeztu dituzte. Holder Irlandako kasuan oinarritu da eta Casiriainek mugaz gaindiko errealitatearen azterketa metodologikoa eskaini du ikuspegi antropologiko batetik.
Konferentziaren bigarren bloke honetan, hizlariek hainbat gai jorratu dituzte, hala nola Europar Batasunaren mugaz gaindiko politika eta horrek Estaturik gabeko nazioen mugaz gaindiko lurraldeen arteko nortasuna eta batasun materiala indartzen edo bultzatzen lagun dezakeen, eta errealitate politikoa sortzeko mugek duten araugintza- eta performazio-gaitasuna.
Era berean, hizlariek azaldu dute alde batetik, Europar Batasunak konpromisoa hartu beharko lukeela estaturik gabeko nazioen mugaz gaindiko errealitateei dagokienez, eta gizarte zibilak Europar Batasuna gai horretan modu aktiboan parte hartzera bultzatzeko tresnak jarri beharko beharko lukeela.