ALBISTEAK


Sareak berreskuratu eta berrasmatu


Datorren azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak ospatuko ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira bertan.

DonesTech-eko kideek “Autodefentsa digital feminista” tailer praktikoa eskainiko digute Torrekua eraikinean. Tailerrean arreta jarriko diogu mehatxu digitalen identifikazioari eta haien eraginei. Mehatxu horiek nola antzeman eta gure eguneroko errealitatean zer nolako ondorioak dituzten ulertzen saiatuko gara horretarako. Arrisku-egoerei aurre egiteko prebentzio- eta erantzun-estrategia nagusiak aztertuko ditugu.

Arratsaldean, Simona Levik “El reto de la digitalización democrática” izenburupean hitzaldia emango du Joxepa Antonia Aranberri eraikinean. Teknologiak nola erabili herritarren parte-hartzea eta aldaketa soziala bultzatzeko aztertuko dugu. Levik demokrazia inklusiboago eta irisgarriago baten alde egiten du, eta tresna digitalen beharra azpimarratzen du gardentasuna, kontu ematea eta herritarren ahalduntzea sustatzeko. Adibide eta hausnarketen bidez, hizlariak gaur egungo erronken inguruan pentsatzera gonbidatuko gaitu beti ere demokrazia digitalaren alorrean.


 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER