Geopolitikaz hitz egiterakoan ohikoa da fokua AEB eta Txinaren artean lehian kokatzea, Europa ekuaziotik kanpo utzita. Horregatik galdera luzatzea funtsezkoa da: non kokatzen da Europa trantsizio geopolitikoa batean?
Arbeok “Liluraren kontra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak” saiakera liburuxka honetan agerian ixten du trantsizio geopolitiko batean gaudela eta trantsizio horren sintoma eta gako nagusiak.
Liburua bost ataletan sailkatu ditu: Munduaren aldaketa eta trantsizio geopolitika, mendebaldearen gainbera eta mundu multipolarra dira lehengo kapituluan jorratzen dituen gaiak, kaos sistemikoak eta gerra soluzioa bigarrenean. Hirugarrenean, kaos ekosistemikoari erantzun gisa AEBrena Txinarena azpimarratzen ditu. Laugarrenean, Europa Batasunaren noraezaz eta berrarmatzea prozesuaz; eta azken atalean gerra eta sozialdemokarazia jorratzen dituen gaiak baita bakea eta bizitza.
Iparrorratza bildumak ikerketa, gogoeta eta pentsamendu kritikoko planteamendu originalei erantzuten dieten gai berritzaileen liburuak eskaintzen du.
Iratzar Fundazioak Txalapartarekin elkarlanean, gaur egungo eztabaidak jorratzen dituzte liburuxka arinen bitartez, borroka ideologikoa interpretatu eta horretan eragin nahian.