MarxFem Nazioarteko IV. Konferentzia ostegun honetan abiatuko da!
Konferentzian, dozenatik gora panel kolektibo ere izango dira. Hauetan balioaren azterketa, lana, erreprodukzio soziala, arrazalizazioa, sexualizazioa eta estatua bezalako gaiak aztertuko dira, eta panelok jatorrizko bertsioan eskainiko dira. Parte-hartzaile gehienak militantziatik, aktibismotik zein mundu akademikotik datoz, eta hainbat herrialdetako ikuspuntu ezberdinak mahai-gaineratuko dituzte: Latinoamerika, Estatu Batuak, Asia, Ekialde Hurbila zein Europa hegoaldeko hizlariak bertaratuko dira, besteak beste.