Iratzar Fundazioak “Enplegutik banaketa hirukoitzera” lemapean 7.on-line solasaldia antolatu du dira apirilaren 27rako, bertan, Oihana Lopetegik eta Joseba Permachek, enpleguan egun dauden diskurtso eta paradigma ezberdinei buruz solastuko dira.
Enplegua sistema kapitalistaren erdigunean dago, ikuspegi desberdinetatik egon ere. Alde batetik, kapitalaren ikuspegitik, enplegua da plusbalia eskuratzeko eta ondorioz etekinak metatzeko bidea (espekulazioarekin batera), langileon osasunaren, ekoiztutakoaren balio sozialaren edota ingurumenaren gainetik. Beste alde batetik, ekoizpenerako baliabide propiorik ez duen desjabetutako langileriarentzat, enplegua da momentuko nahiz etorkizuneko dirusarrerak eskuratzeko ezinbesteko baldintza; enplegurik gabe, ez dago soldatarik, ez eta kotizaziorik eta beraz etorkizuneko pentsiorik.
Solaskideek hurrengo galdera ezberdinei erantzuten saiatuko dira saioan zehar. Maiatzak bat, enplegua duten edo lana egiten dutenen eguna?, Zergatik gure begirada eta erreferentziak enplegura jotzen dute eta bestelako lanak ahaztu?, aitortuak eta ordainduak ez dauden lanak, enplegua duteneak eta nolako lan baldintzak eta joerak dira orokortzen ari direnak?. Joera horiek gehien jasaten dituzten sektoreak edo jendarte esparruak, zeintzuk dira? ze berezitasun dituzte?, ze neurri eta ze erabaki politiko eta ekonomiko hartu beharko lirateke joera eta ondorio horiei aurre egiteko?
Lopetegik eta Permachek, enplegu gaia oinarri hartuta, aurreko eta ondorengo galderen bidez, lanari eta zaintzari buruzko zenbait klabe argitzen saiatuko dira, berrogeita hamar minututan.
Prekarietatea aipatzen da maiz, enplegu prekarioa. Baina, horrek zer eragin du gure bizitzetan?, bizitzeak merezi duen bizitza, esaten dugu maiz. 100 urte bete dira 40 orduko lan astea ezarri zenetik, egun, eztabaia irekita dago eta LAB sindikatuak ere proposamen bat egin du gaiaren inguruan, nola lotu enplegu orduen murrizketa hasieran aipatu ditugun aitortu gabeko zaintza lanekin?. Etxeko edo zaintza lan batzuk banatu behar dira, jakina, baina beste batzuk jada merkantilizatuta daude, gurean adibidez erresidentzia pribatu gehiegi daude eta era berean, kasu gehienetan, arrazializatuak diren emakume asko kontratatzen ari dira (kontraturekin edo gabe) zaintza lan horiek burutzeko. Zein ondorio ditu pribatizazio eta merkantilizazio eredu honek? lan ordu murrizketak edo zaintza sistema publiko baterako norabidean zer garrantzia du borroka sindikalak?
Zein da alternatiba?
Oihana Lopetegi, Ipar Hegoa fundazioko ikasketa eta analisi arduraduna da eta Joseba Permach, trebakuntza politikoan ari da Iratzar Fundazioan. Ekonomian lizentziatua eta soziologian graduatua da eta EHUko irakaslea ere bada soziologia II sailean.