Hezkuntzaren harian: hegiak eta egiak
Nora Salbotx Alegria eta Ibai Redondo Beitia solastuko dira martxoaren 30ean [asteazkena], 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean. Salbotxek eta Rodondok euskal hezkuntzagintza, euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario, Euskal Curriculuma, hezkuntza arautua zein ez-arautua, hezkuntza-komunitatea, hezkuntza akordio nazionala, hezkuntza ereduak, eskolak, zentro motak, ereduak, hizkuntzak, segregazioa,...hezkuntzaren hegiaz eta egiaz solastuko dira eta saio pedagogiko-hezitzailea eskainiko digute.