ALBISTEAK


Trantsizio ekosoziala Euskal Herrian. Garaiz gabiltza


Mirene Begiristain eta Pello Otxandiano larrialdi klimatikoa, krisi soziala, trantsizio energetiko eta ekosozialari buruzko  zenbait gako argitzen saiatuko dira, azaroaren 2an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.

Iratzar fundazioak “Trantsizio ekosoziala Euskal Herrian. Garaiz gabiltza” lemapean 11.on-line solasaldia antolatu du azaroaren 2rako; bertan, Mirene Begiristain eta Pello Otxandiano, larrialdi klimatikoa, krisi soziala, transizio energetiko eta ekosozialari buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, azaroaren 2an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.

Gaur egun instituzio eta eragile nagusi askoren aldetik “green washing” (aurpegi eta arduren zuriketa) salatu ohi da mugimendu eta eragile ekologisten aldetik baina era berean, Europak, adibidez, deskarbonizaziorako data zehatzak ere ezarri ditu. Labur geratzen da proposatu dituen datekin? bideragarria da?

Zenbateraino da krisi ekosozialak eskatzen duen haineko erantzun bat?

Hitz egiten ari garen guztia modu isolatu batean planteatzen da maiz, baina ze eragin du honek guztiak krisi sozialekin, pobrezia energetikoarekin, gure garapenak beste lurraldeetan eragiten duen pobrezia eta baliabideen ustiaketarekin, zaintza krisiarekin? Krisi klimatikoak harremana badu beste krisiekin? Trantsizio klimatikoak ere bestelako neurri eta dimentsioekin egon beharko luke loturan edo harremanetan?

Euskal Herrian, nola garatu daiteke deshazkundea? zein eremuetan? Energia eta elikadura burujabetzak, garraio publikoak, ekoizpen ereduak, horiek guztiek ze eragina dute edo izan dezakete honetan guztian? Kontua ez da hemen horietako bakoitzean egin daitekeena edo egin behar dena zerrendatzea baizik eta zuen ustez zein beharko luke jarrera eta norabidea? Eta bidez batez nola aurre egin kulturalki “garapena eta hazkundea”rekiko dagoen jarrerari?

Energia eredua: gurean oligopolio txiki baten esku dagoen errealitatea mingarria da, hala ere, azken urteetan bai eguzki-energiarako plakek eta baita haize errotek hedapen izan dute, biak energia berriztagarriak. Trantsizio energetikoa, Green New Deal, zein betaurreko proposatzen duzue plazaratzen ari diren proposamen eta ematen ari diren eztabaiden aurrean? Badugu aurretik beste arlo batzuetatik irakaspenik ekartzerik?

Honek guztiak bidegururtze eta kontraesan ezberdinetara eramango gaitu. Nola aurre egin horietan? Nola gainditu edo kudeatu? Nola garatu dezakegun erresilientzia, nola egin deshazkundea zentzu komun, nola garatu justizia soziala ezinbestez deshaziko den ekonomia batean. Emantzipazio soziala gehiagora joatearen bidetik pentsatu du ezkerrak historikoki, horri buelta ematen dio krisi ekologikoak, nola pentsatu emantzipazioa materia eta baliabide gutxiagoko gizarteetan?




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER