ALBISTEAK
Iratzar fundazioak Ernesto “Che” Guevararen heriotzaren 55.urteurreneko ekimenetan
Santa Klaran (Kuba) 2022ko urriaren 8an ospatu zen Che-ren heriotzaren 55. urteurrena. Jakina denez, Latinoamerikako hainbat prozesu iraultzailetan parte hartu ondoren (Kuba, Bolivia, Congo…) 1967ko urriaren 9an, CIArekin elkarlanean Boliviako armadak exekutatu zuen.
Feminismoak periferietatik jardunaldia, azaroaren 29an, Bruselasen
Europako herri ezberdinetako hizlariek etorkizun feminista posibleei buruzko beraien tesiak partekatuko dituzte, Coppieters eta Iratzar fundazioek, elkarlanean, antolatutako Feminismoak periferietatik jardunaldian.
Heteroarauaz eta genero disidentziaz
Elene Lopetegik eta Iñigo Etxezarretak genero disidentziaz, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozialeei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, irailaren 28an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.
Iratzar fundazioak Transform! Europeren Batzar Nagusian parte hartu du
Batzar Nagusia egun hauetan, Pragan egin da, Europako 43 fundaziotako parte-hartzaileekin eta nazioarteko hainbat erakundetako ordezkariekin; bertan, Europako eta nazioarteko egoeraren irakurketa eta 2023ko lan-ildo nagusiak zehaztuko dituzte.
Forum Subiranistaren osoko bilkura, Bartzelonan, irailaren 10-11an
Bilkuran, III. Eskola Subiranistaren inguruko balorazioa eta Foroak datorren ikasturterako dituen erronketaz eta lan-agendaz eztabaidatuko dute eta Joan Manuel Tresserras, Irla Fundazioko lehendakariak "Pentsamendu-fundazioen rola komunikazio intentsiboaren aroan" lemapean hitzaldia eskeiniko du.
Foro Suberanistaren 3.eskola uztailaren 23an, 24an eta 25ean, Santiagon
III Eskola Subiranistan helburua da: eztabaida sustatzea, ideiak trukatzea eta ezagutza partekatuak sortzea subiranotasun energetikoaren aldeko politiken beharraren inguruan, gatazka politikoen ebaztean, munduaren digitalizazio prozesuak ulertzea, Europa eta mundu mailako egoera ekonomikoa aztertzea, indar ultraeskuindarren gorakadaren arrazoiak eta ondorioak aztertzea, elkarlanetik eta elkartasunetik, justizia sozialeko, demokratikoa eta herrien autodeterminazioa errespetatuko duen Europan.
Gure garaia ulertzeko gakoak, Sortuk antolatutako 5.Nazio Konferentzian
Uztailaren 15 eta 16an egingo du Sortuk bere 5. Nazio Konferentzia, Lakuntzan. Topaketa honek eztabaida politikoan sakontzeko balioko du, baita elkar ikusteko eta elkarren berri izateko urteroko topaketa bilakatu da Sorturen komunitatearentzat. Aurten, egun eta erdiko iraupena izango du eta Nazio Batzarra, solasaldi eta tailer ezberdinak egongo dira.