Forum Soberanistaren proiektua 2019. urtearen amaieran egituratu zen, ezkerreko indar subiranisten topagune gisa, urte batzuetako emaitza izanik, proiektu bateratuak partekatuz. Urte batzuetako lanaren eta koordinazioaren ondoren, 20 erakunde politiko, kultural eta sindikalak Bartzelonan bilduko dira osoko bilkura egiteko.
Bileran, bereziki bi gai jorratuko dira, III. Eskola Subiranistaren inguruko balorazioa eta Foroak datorren ikasturterako dituen erronketaz eta lan-agendaz. Ondoren, Joan Manuel Tresserras, Irla Fundazioko lehendakariak "Pentsamendu-fundazioen rola komunikazio intentsiboaren aroan" lemapean hitzaldia eskeiniko du.
Jarraian, Fundazioen paperari buruzko eztabaida irekia zabalduko da, ezkerreko subiranismoaren esparruan. Aipatu behar da estatuko herri desberdinen subiranotasunaren topagune, gogoetarako eta eztabaidarako gunea dela, ideiak trukatzeko eta ezagutza partekatuak sortzeko gai desberdinei buruz.
IRAILAK 10, LARUNBATA
10’00etan.
Ongi etorria. Topagunea Pompeu Fabra Unibertsitatean (UPF). Campus Ciutadella, Ramón Trias Fargas kalea 25-27.
10’30etik 11’00etara.
Galiziako Eskola Subiranistaren balorazioa eta 2023ko lan-agenda
11’00etatik 13’30etara.
Hitzaldia: pentsamendu-fundazioen rola komunikazio intentsiboaren aroan. Joan Manuel Tresserras, Irla Fundazioko lehendakariaren eskutik. Jarraian, Fundazioen paperari buruzko eztabaida irekia ezkerreko subiranismoaren esparruan
13’30etan.
Taldeko argazkia
14’00-15’00.
Bazkaria
15’00-17’00.
Foroko kide bakoitzaren misioa, rola eta proiektu nagusiak. Hitzartze erronda.
17’00etan.
Osoko bilkuraren amaiera.
19’00etan.
Bisita gidatua 1714ko Bartzelonari buruz. Elkargunea Santa Maria del Mar katedralaren ate nagusia.
IRAILAK 11, IGANDEA
9’30etan.
Lore eskaitza Rafael de Casanovari
12’00etan.
Omnium Cultural ekitaldi politikoa
16’30etan.
Manifestazioa
Egitasmo hau Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundu du.