Coppieters Foudation-ek eta Forum Suberanistak hainbat gairi buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Santiagon, eztabaidaren garrantzia eta eskubide demokratikoak aintzat hartuta, balio sozialak indartzeko oinarri gisa.
Europako Workshop geopolitikoa – III Eskola Subiranista honen helburu nagusiak dira, bertaratzen diren pertsona guztiei baliabide akademikoak eta prestakuntzakoak ematea; horrekin batera, eztabaida sustatzea, ideiak trukatzea eta ezagutza partekatuak sortzea subiranotasun energetikoaren aldeko politiken beharraren inguruan, gatazka politikoen ebaztean, munduaren digitalizazio prozesuak ulertzea eta ezagutzea, Europa eta mundu mailako egoera ekonomikoa aztertzea, indar ultraeskuindarren gorakadaren arrazoiak eta ondorioak aztertzea; edo nola eraiki, elkarlanetik eta elkartasunetik, justizia sozialeko, demokratikoa eta herrien autodeterminazioa errespetatuko duen Europan.
Helburu horiek lortze aldera, hizlariak kontu handiz hautatu dira; beren ezagutza teoriko-praktikoak, jorratu beharreko gaietan duten esperientzia luzea, parte-hartzaileekin izandako eztabaida eta hitzaldi-ziklo osoan erabilitako metodologia konbinatuz, kalitatezko prestakuntza eskaini dadin, pentsamendu kritikoa indartuz, parte hartzen duten nazioen militantziaren arteko konplizitate-loturak sortuz eta ezkerreko subiranotasuna ikusarazten lagunduz.
Uztailak 23, 24 eta 25, Óptica e Optometría Fakultatea, Rúa de Xoaquín Díaz de Rábago, 2 , Santiago de Compostela.
Festigal Gunea, Campus Vida.
15:30-16:00 Akreditazioak
16:00-16:20 Ongi etorria -Miquel Rosellò, Fòrum Soberanistako Lehendakaria -Xabier Macías, Coppieters Foundation-eko Lehendakaria -Ana Pontón, Bloque Nacionalista Galegoko (BNG) Nazio Bozeramailea.
16:20-16:40 Galizaren testuinguru historiko-politikoa laburra eta bere askapen nazionalerako mugimendua -Rubén Cela Fundación Galiza Sempre-ko lehendakaria.
16:40-18:00 Hitzaldia “Digitalizazioa ezbaian” -Paulo Carril, Konfederazio Intersindikal Galegako (CIG) idazkari Orokorra -Iratxe Esnaola, Ingeniaritza informatikoan doktorea. Deustuko Unibertsitatean irakasle, TIC eremuan espezialista -Tania Díaz, Kazetaria, Venezuelako Batzar Nazionaleko diputatua eta Komunikabideen Nazioarteko Unibertsitateko (LAIUCOM) errektorea. (Bideo konferentziaz ariko da) -Moderatzailea Ester Rocabeyra (Intersindical-CSC).
18:00-19:30 Workshop eta taldekako lana.
20:00-21:15 Hitzaldia “Mundu Ordena Berri batean konpondu gabeko arazo nazional zaharrak” -Nithya Nagarajan, Palestinako Langabetuen Sindikatuko ekintzailea eta ordezkaria. Torontoko York Univesityko doktore gai -Embarka Hamoudi, Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko kidea eta bake , gatazka eta garapen ikerketetan doktorea -Faleknas Uca, Kurdistango HDPko lehendakariordea, legebiltzarreko kidea eta Europako Kontseiluan ordezkaria -Moderatzailea Marta Cid (Fundació Josep Irla).
9:30-11:00 Subirotasun energetikoa gaur egun -Citlalli Hernández, Morenako Idazkari Nagusia, Mexicoko estatuko senataria eta Mexikoko Erreforma Energetikoaren Legearen egilekidea -Fernando Branco, ENDESAko langile ohia eta BNG-ko diputatu ohia Galizako Legebiltzarrean . Konfederazio Intersindikal Galegako (CIG) Industria Federazioko Exekutibako kidea. Ikerketa energetikoen “Bidán Taldeko” kidea -Moderatzailea Floren Aoiz (Iratzar Fundazioa)
11:00 Workshop eta taldekako lana.
12:45 Hitzaldia “Heltzear dagoen krisia” -Andrés Piqueras, Jaume I Universitateko Soziologia eta Antropologia irakaslea. -Moderatzailea Sandra Llano (Alternatiba Fundazioa).
17:00 Jarduera paraleloa Castelao eta Rosalia de Castrori omenaldia Lekua: San Domingos de Bonaval.
21:45 Jarduera paraleloa “Festigal” Lekua: Campus Vida.
11:00 Talde argazkia.
12:00-14:00 Jarduera Paraleloa Día da Patria Galega ospatzeko Nazio Manifestazioa. Irteera Santiago de Compostelako zumarditik Praza da Quintaraino (Amaieran, Festigaleko erakusketa eta eztabaida gunera).
16:30-18:30 Hitzaldia “Eskuin muturra eta demokrazia” Lekua: Festigal Gunea – “Galería das Ideas” -Idoia Arreaza, Universitat de Valènciako polito- logoa, hego Europan faxismoaren hedatzeaz espezializatua eta Nexe Fundazioaren kidea -Ángeles Diez, Universidad Complutenseko Zientzia Politikoak eta Soziologian Doktorea. FAI Fronte Antinperialista Internazionalistako kidea -Joana Mortágua, Bloco de Esquerdako Idazkaritza nazionaleko kidea eta Portugaleko Errepublikako Legebiltzarreko diputatua. -Moderatzailea Xosé Lois Rivera (Moncho Reboiras Fundazioa).
18:30 Hitzaldia “Ezker subiranistaren erronkak” Lekua: Festigal Gunea– “Galería das Ideas” -BNGko ordezkaria -ERCko ordezkaria -CUPeko ordezkaria -EH-Bilduko ordezkaria -Més-Compromís-eko ordezkaria -Més per Mallorcako ordezkaria -Moderatzailea Ana Miranda, BNG-ko Nazioarteko Harremanen arduraduna eta Bruselan bozeramailea.
Este libro ha sido subvencionado por el Ministerio de Cultura y Deporte.