ALBISTEAK


Nola gainditu Murphyren legea? Euskal utopia irudikatzeko ariketa kolektiboa

Udako Euskal Unibertsitateak 50 urte bete ditu aurten eta, data berezia ospatzeko, iraganean izandako sorkuntza eta imajinazioa ekarri nahi ditugu gaur egunera, biharkoa sortzea posible izan dadin, tailer berezia antolatu dugu #ElkarEkin.


Forum Subiranista Iruñean bilduko da ekainaren 3an, 4an eta 5ean

Ollala Rodilek (BNGko diputatua), Mertxe Aizpuruak (EH Bilduko diputatua), David Fernandezek (kazetaria eta CUPeko diputatu ohia) eta Gemma Ubasartek (politologoa) parte hartuko dute Forum Subiranistak eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako eztabaidan. Topaketa ekainaren 3an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Katakrak liburu dendan.


Herritarrak eta hizkuntza, garenaren oraina eta geroa

Agurne Gaubekak eta Xabi Iraolak euskara eta euskalgintzari buruz hitz egingo dute maiatzaren 25ean [asteazkena], 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean; "Euskara" abiapuntu hartuta, Gaubeka eta Iraola hizkuntz eskubideei eta feminismoari lotuta hizkuntza eskubideen aldeko borrokan transbertsalitateari dagozkien gako batzuk argitzen saiatuko dira, berrogeita hamar minututan.


Velte, Barañano, Bayon, Ventimiglia eta Vizánen proiektuak esleituak izan dira Uhinak Bekaren 2.edizioan

IparHegoa eta Iratzar fundazioek ikertzailei eta sortzailei esleitu dizkiete Uhinak Bekak


Enplegutik banaketa hirukoitzera

Oihana Lopetegik eta Joseba Permachek enpleguari buruz hitz egingo dute apirilaren 27an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean; "Enplegua" abiapuntu hartuta, Lopetegi eta Permach lan eta zaintza eredu ezberdinei dagozkien gako batzuk argitzen saiatuko dira, berrogeita hamar minututan.


Hezkuntzaren harian: hegiak eta egiak

Nora Salbotx Alegria eta Ibai Redondo Beitia solastuko dira martxoaren 30ean [asteazkena], 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean. Salbotxek eta Rodondok euskal hezkuntzagintza, euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario, Euskal Curriculuma, hezkuntza arautua zein ez-arautua, hezkuntza-komunitatea, hezkuntza akordio nazionala, hezkuntza ereduak, eskolak, zentro motak, ereduak, hizkuntzak, segregazioa,...hezkuntzaren hegiaz eta egiaz solastuko dira eta saio pedagogiko-hezitzailea eskainiko digute.


Europako etorkizunari buruzko Konferentziari ekarpena

Txosten honek  hurrengoko bi gaien eztabaiden funtsa jasotzen du; alde batetik, kultura eta hizkuntza aniztasuna eta Europako hizkuntza gutxituak nola sustatu eta  bestetik, nola hobetu gure demokrazia, ahots guztiak entzuten direla bermatzeko, eta nola inplementatu eta errespetatu daitekeen Europar Batasunean autodeterminazio eskubidea.



ERRIA





IRATZAR KAFEAK




TWITTER