Ipar Euskal Herriko abertzaleek Euskal Herriko prozesuari egiten dioten ekarpenaren berri emateko, bertaratutakoen galderei erantzunen diete Bagira prozesuaren sustatzaileek.
BAGIRA aurkezpen dokumentua irakurgai.
Aipaturiko gaualdiak honako leku eta egunetan iraganen dira: otsailaren 8an Gasteizen, 15ean Donostian, 21ean Bilbon eta martxoaren 7an Iruñean. 1500 pertsona baino gehiagok betetako inkestan oinarriturik, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen egoera eta gerorako pistak izanen dira aipagai hitzordu hauetan.
Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren egoerari buruzko interesa duten guztiei hitzordu hauetan parte hartzeko gomita luzatzen diete antolatzaileek.
4 hitzorduen xehetasunak :