ALBISTEAK


Estatuaren itzuleraren aurrean al gaude?


Jule Goikoetxeak eta Paolo Gerbaudok azalduko digute nola artikulatzen ditu ezkerrak burujabetza, babesa (segurtasuna, zaintza…) eta kontrola bezalako kontzeptu horiek, mundu ikuskera alternatibo bat marrazterakoan?, Zertan asmatu du eskuin muturrak horiek elkarlotzerakoan? edota Estaturik gabeko nazioen ikuspegitik, zein dira itzulera horrek dakartzan aukerak eta arriskuak?, ekainaren 21ean, Agurainen.

Sorturen 7. Nazio Konferentziaren baitan, euskal sozialismoaren oinarriak gaurkotzeko eta Plaza Hutsean aurkeztutako lehen zirriborroa, eta horretan sakontzen jarraitzeko Iratzarrek solasaldi ezberdinak antolatu ditu, ekainaren 21ean arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Aguraineko 

Estatuaren itzuleraren aurrean al gaude? 

Neoliberalismoak estatu sozialaren kontra jo du pribatizazioen bidez, merkatua, enpresa ikuspegia, lehiakortasuna, malgutasuna eta etekinaren logika bazter guztietara zabalduz. Gaur egun, ordea, balio horiek ardazten duten mundu ereduaren kalteak agerikoak dira. XXI. mendeko bigarren hamarkadan estatuaren itzulera gertatu da, eta pandemiak bide horretan sakondu du. Garaiko ardatz politiko nagusien erdigunean kokatu dira berriz burujabetza, babesa (segurtasuna, zaintza…) eta kontrola. Nola artikulatzen ditu ezkerrak kontzeptu horiek mundu ikuskera alternatibo bat marrazterakoan? Zertan asmatu du eskuin muturrak horiek elkarlotzerakoan? Estaturik gabeko nazioen ikuspegitik, zein dira itzulera horrek dakartzan aukerak eta arriskuak? galdera hauek erantzungo dituzte Jule Goikoetxeak eta Paolo Gerbaudok 17:30etan hasiko den solasaldi nagusian.

Jarraian, 19:20etan, eta aldi berean, 5 solasaldi ezberdin antolatu dira gaian sakontzeko. 

SAKONTZEKO SOLASALDIAK

Burugabe ala burujabe? 

Estatu bat ez garenez, burujabetzarik gabeko herria da gurea, eta horrek ere ekonomian eragin zuzena du. Burujabetza ekonomikoa, ordea, ez da mugatzen burujabetza formalera (lan harreman eta babes sozialerako marko propiora, adibidez), eta ondorioz, burujabetza materialek ere garrantzia handia dute.

Hizlariak: Jone Etxeberria eta Igor Arroyo

 

Nire eskualdetik Euskal Herrira 

Herri zatitua da gurea. Eta horrek, maiz, gure egitura edo eredu ekonomikoaz hausnartzera - koan, partzialki aztertzera garamatza. Euskal Herri mailako betaurrekoak behar ditugu, eus - kal lurralde guztiak barnebilduko dituen ikuspe - gia izateko. Eta, era berean, eskualdeez hitz egin nahi dugu, horietako bakoitzean ernaldu nahi baitugu eredu sozial eta ekonomiko berri bat.

Hizlariak: Imanol Esnaola eta Ibai Sueskun

 

Ortzi-muga berri bat marrazten

Ekonomiaren paradigma ofiziala sistema kapitalistaren tresna gisa aritu da hamarkada luzez. Ekonomia kritikoak sarri ezkutatu ere egiten dira ekonomia fakultateetan, baina zer eskain diezagukete sozialismoak, ekonomia feministak edo ekonomia ekologikoak, eredu sozioekonomiko berri bat pentsatzeko?

Hizlariak: Amaia Perez Orozco eta Helena Franco

 

“Historia amaitu da” ala “historia aldatzera goaz”?

Ezkerraren akats handienetako bat izan da, egoeraren irakurketa materialari erreparatzeko aitzakian, arlo sinbolikoari, kulturalari, hegemoniari edo bataila kulturalari behar adinako garrantzirik ez ematea. Zertarako balio digu inoizko eredu sozial eta ekonomiko hoberena eskaintzeak, beronen aldeko balioak (eta markoak) ez baditugu gurean hegemonikoak bilakatzen?

Hizlariak: Estitxu Garai eta Jon Azkune

 

Zer ekoitzi, nola eta zertarako?

Nolakoa da egungo gure eredu ekonomikoa? Zer ekoizten dugu? Nondik sortzen dugu aberastasuna? Gaur egun bizi ditugun askotariko krisiek hainbat trantsizio egitera behartuko gaituzte. Zer ekoitzi beharko dugu aurrera begira? Nola ekoitzi beharko dugu? Zertarako? Horretaz hausnartzeko garaia iritsi da.

Hizlariak: Laura Aznal eta Aritz Otxandiano




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER