ALBISTEAK
Oroitzapenez beteriko memoria
Zuengandik jasotako testiguarekin bidean aurrera jarraitzen dugu. Benedettik zioen legez, “ahanztura lehertzen den egunean edo gauean, oroitzapen ankerrek nahiz zoragarriek salto egiten dutenean, suzko barroteak apurtuko ditu eta herrestan eramango dute egia mundura".
Estatu nazional eta nazio anitzei buruzko solasaldia
Tijerinak, Cabrerak eta Aoizek, besteak beste, jatorrizko herrien/mendekoen esperientziez, autonomiez, eskumenez, boterearen banaketaz eta asmoez hitz egingo dute, ostegun honetan, zuzenean, Codecak Facebookeko kanaletik.
Uhinak Beketara aurkeztu diren ikerketen sintesiak ikuspegi berriak eskaintzen dituzte
Lehen edizio honetan espero baino hautagai gehiagok euren laburpena aurkeztu dute, bi fundazioek eskainitako bekak eskuratzeko. Ikerketen sintesiak interes handiko gaiei buruzkoak dira, eta gehienek analisi eta ikuspegi berriak eskaintzen dituzte.
Spivak, Dent, Parekh eta Goikoetxea feminismo marxistaz eta BLM-az
"Black Lives Matter mugimenduaren zerumuga: nola elkargurutzatzen dira feminismo marxista eta BLM ikuspuntu globalean?" mintegia, urriaren 25ean (igandea), arratsaldeko 18: 00etan, YouTube MARXFEM 2020 kanalaren bidez.
Uhinak Bekak eskatzeko epea urriaren 15era arte luzatuko da
Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioek Uhinak Beketara sartzeko eskaerak aurkezteko epea, urriaren 15era arte luzatzea erabaki dute interesdunek beren proposamenak prestatzeko denbora gehiago izan dezaten.
Borroka ideologikoa interpretatu eta horretan eragiteko sortu da Iparrorratza bilduma
Bilduma berriak ikerketa, gogoeta eta pentsamendu kritikoko planteamendu originalei erantzuten dieten gai berritzaileen multzoa eskainiko du.
Euskal Herritik dekolonitateari begira eta dekolonitatetik Euskal Herriari
UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako «Euskal Herria dekoloniala» mintegia egin dugu Iruñeko Katakrak liburu dendan. Ikuspegi dekolonialaren nondik norako nagusiak aztertu, Euskal Herrian izan duen harrera eta garapena arakatu, eta askapen pentsamendu eta praktikarako tresna eraginkor gisa proposatuz.