ALBISTEAK


Nola egin bidea aniztasunetik ?


ES   

Daniel Caggianik, Uruguaiko MPPko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna eta Diputatua “Iratzar Kafeak” hitzaldian parte hartuko du.

Iratzarrek, “Nola egin bidea aniztasunetik?” lemapean antolatu du bere 2. on-line hitzaldia eta bertan, Fronte Zabaleko Herri Partaidetzaren Mugimenduko politikari uruguaitarrak bertako Frontearen esperientziari buruz solastuko da Gotzon Elizburu eta Lur Albisurekin Sortuko ordezkariekin.

Gai erabakigarriak jorratuko ditu Caggianik, besteak beste: Uruguaiko indar-metaketaren prozesua, Fronte Zabalean MPPk duen lidergoaren kudeaketa, desadostasunen kudeaketa eta Gobernu nazionala galdu arteko desmetatze-prozesua, gobernuaren higadura eta eskuineko agenda, eskualdeetako joerek, Latinoamerikan eraldatzeak, Uruguaiko prozesu politikoan duten garrantzia.

Fronte Zabalak (FA), ezkertiarren elkartetik jaio zen, 50 urte ospatzen ditu dagoeneko. Uruguaiko presidentea, José Mujicak elkarrizketa batean esan zuenez, “FA ezberdintasun garrantzitsuak ditu baina oinarrizko ekintza-batasuna lortzen duen jendearekin sortu zen”, nabarmendu zuen, gainera, “FA posible izan zen herrialdean kultura bat osatzea lortu zuen malgutasunagatik”.

Uruguaiko MPPko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna eta Diputatua den Daniel Caggianik, martxoaren 2an, asteartea, arratsaldeko 18:30etan, Iratzar Fundazioak antolatutako “Iratzar Kafeak” egitasmoan hartuko du parte.

Hitzaldia Iratzar Fundazioko YouTube kanalean egongo da ikusgai eta foroa zabalik izango dugu galderak luzatu nahi dituenarentzat.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER