ALBISTEAK
Urriaren 30era arte Uhinak beketara aurkezteko aukera
Izen emate epea luzatu dugu eta 2021eko urriaren 30a arteko epea dago pentsamendu kritikoa sustatu asmo duten beken deialdirako lanak aurkezteko.
Euskal Herria Digitala, Ziberburujabetzara bidean jardunaldian parte hartzeko izen ematea zabalik!
Demokrazia digitala, hezkuntzaren digitalizazioa, humanitate digitalei, lana eta robotizazioari buruz hausnartzeko aukera urriaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 16:00etan, Errenteriako Lekuona aretoan.
IV. Nazioarteko Konferentzia Marxista Feminista datorren azaroaren 11, 12 eta 13an gauzatuko da online
Tithi Bhattacharya, Lorena Cabnal, Ochy Curiel, Christine Delphy, Ana Cecilia Dinerstein, Elsa Dorlin, Silvia Federici, Nancy Fraser, Frigga Haug eta Danièle Kergoat dira, besteak beste, edizio honetako hizlariak.
Forum Subiranisteko osoko bilkura
Diadaren bezperan, subiranautzak dakartzan erronken inguruan hausnartzeko Katalunia, Galiza, Andaluzia eta Euskal Herriko 25 elkarte, Bartzelonan bildu gara, Forum Subiranisteko osoko bilkuran.
Iratzar Fundazioa Galiziako Eguneko ekitaldietan izan da, BNGk gonbidatuta
BNGko bozeramaile nazionalak indar nazionalisten eta subiranisten arteko aliantzak sendotzea proposatu zuen, Galeuscatik Llotja de Mar-eko Adierazpeneraino doan lankidetza eta akordio etengabeari jarraituz.
2021-2022 ikasturteko Uhinak bekak aurkezteko epea ireki dugu
2021eko Irailearen 30a arteko epea dago pentsamendu kritikoa sustatu asmo duten beken deialdirako lanak aurkezteko.
Udako Eskola Ekosoziala
Mundu ikuskera eta estrategia jasangarriago bat pentsatzeko espazioa izango da, Elizondon, uztailaren 10ean eta 11n. Aire zabalean egingo diren jardunaldietan, egungo krisi multisistemikoaren atzean dauden logikei buruz erreparatzea eta hausnartzea dute helburu.