ALBISTEAK


Forum Subiranisteko osoko bilkura


ES   

Diadaren bezperan, subiranautzak dakartzan erronken inguruan hausnartzeko Katalunia, Galiza, Andaluzia eta Euskal Herriko 25 elkarte, Bartzelonan bildu gara, Forum Subiranisteko osoko bilkuran.

Kataluniako Diada Nazionalaren atarian, Floren Aoizek, Iratzar Fundazioko presidenteak, Herrialde Katalanetatik, Galiziatik, Andaluziatik eta Euskal Herritik etorritako erakundeetako hogeita bost fundazio eta pentsamendu-gune subiranistetako ordezkariekin batera, CIEMENek [Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions] antolatutako Fòrum Sobiranistaren bileran parte hartu du, subiranotasunak gizarte-aurrerabiderako eta justizia soziala eta demokrazian sakontzeko dituen erronken aurrean proiektu bateratuei heltzeko eta ehuntzen jarraitzeko helburuarekin.

Era berean, urtero bezala, iazkoan izan ezik pandemia zela medio, Floren Aoizek ezkerreko mugimendu sozial eta politiko desberdinekin elkartuko da prozesu subiranistaren egungo egoera bertatik ezagutzeko eta Kataluniako Egun Nazionalean, Diadan, Bartzelonako mobilizazioetan parte hartuko du, Kataluniako herritarren erabakitzeko eskubidearen Iratzar Fundazioaren elkartasuna agertzeko asmoz. 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER