ALBISTEAK


Irailaren 30ean amaituko da Uhinak Beketarako eskaerak aurkezteko epea

Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioek 2020/2021 ikasturte berrian pentsamendu kritikoa sustatzeko emandako Uhinak Bekak beketarako eskaerak aurkezteko epea, irailaren 30ean, amaituko da.

Subiranotasun politikoa, ekonomia, feminismoa, sindikalismoa, euskara, kultura, gure historia, gure iragana eta, jakina, gure etorkizuna dira Uhinak Beketan hausnartu eta sakontzeko proposatzen diren gaiak.

Bekaren bat eskatu nahi dutenek honako agiri hau erantsi beharko dute: aurkezpen pertsonala, curriculuma, jarduera politikoa, sindikala eta/edo soziala, 3.000 eta 3.500 karaktere artekoa, eta proiektuaren laburpena.

Proiektuak lau atal izanen ditu nahitaez:

1) Landu nahi den gai zehatza eta helburu orokorra biltzen duen atala.

2) Lan-tesia edo sakondu nahi den ideia nagusiaren/en laburpena jasotzen duen atala.

3) Lanaren gaia azaltzen duen indizea.

4) Garatzeko erabiliko den bibliografia.

Eta gehienez 15.000 karaktere eta euskaraz.

Beste eredu edo formaturen bat aurkeztuz gero, eskatzaileak zehatz-mehatz justifikatu beharko ditu horren arrazoiak.

Gogora dezagun bekak pertsona adituek eta ekintzaileek eska ditzaketela, akademian ikertzen dutenek edo ikerketaren arloan lan egiten dutenek, Euskal Herriko zazpi probintzietan bizi eta lan egiten dutenek, baita arrazoi politiko, ekonomiko edo sozialengatik atzerrian bizi diren euskal herritarrek ere.

Esleitzen den unetik, bekaren onuradunak sei hilabete izanen ditu behin betiko lana aurkezteko.

Beka bakoitza 500 eurokoa izanen da.

Uhinak beken helburua gai horiei buruzko artikulu luzeak eta libretoak sustatzea da, gai horiek zabaltzeko, eztabaida eta/edo ekarpen soziala sortzeko, akademiaren eta herritarren artean zubiak eraikitzeko eta eraldaketa politiko-sozialera hurbiltzen diren "uhinak" bultzatzeko.

Beka eskatu nahi duten guztiek eskaera eskaera@uhinakbeka.eus helbide honetara bidali beharko dute, urriaren 1a baino lehen.


Uhinak Beken oinarriei buruzko informazio gehiago.

https://iratzar.eus/img/dokumentuak/Uhinakbekak-oinarriak.pdf

 

 



TWITTER