PUBLIKAZIOAK


IRATZAR

MUNDUARI SO

Covid-19 izurriteak mundua astindu du eta bizitzaren atal guzietan eragina izan eta izango du. Ondorengo lerroetan munduari begiratuko diogu. Lehen atalean, izurriteak agerian utzi dituen tendentzi geopolitikoei buruzko irakurketa proposatuko dizuegu. Bigarren atalean ordea, joera hauek gure Herrian eta gure lan politikoan izan ditzaketen lau ondorio marrazteari ekinen diogu. Hona hemen beraz, irakurketa hau egiteko jarraituko dugun bidea.

ESKOLA POLITIKOA

1986-2016 SOBERANIAREN ALDE , NATORIK EZ

NATOren kontra eginda, Euskal Herriak irabazi: zentzu komunaren lehiaren garaipena [Floren Aoiz] eta Herriak eta herritarrak aintzat hartuko dituen mundu poloanitza dugulako xede: NATOri ez! [Maite Ubiria]

INSPIRAZIOAK SAILA

HEGEMONIA, ARTIKULAZIOA ETA POPULISMOA

Oso emankorra da Laclauren pentsamendua politika eta eraldaketa pentsatzeko (eta gauzatzeko) politika administrazio hutsa bilakatu nahi duten gure garaietan. Berrikuntzak ekarri ditu Laclauk, batzuk zuzenak, beste batzuk eragin dituen eztabaiden bidez. Eta iruditzen zaigu aberastasun handia dagoela hor, guregana ekarri beharko genukeena.

INSPIRAZIOAK SAILA

IPARRORRATZEKO PUNTUAK

Sozialismoa posizio zientifikoa baino, morala zela defendatuko zuen, esplotazioaren eta berdintasun ezaren kontrakoa. Eta hortik abiatuta, klasearen zentraltasuna aldarrikatzen zuen. Izan ere, klase sozialen gaineko hausnarketa izan zen, ezbairik gabe, bere ikerketarik ezagunetarikoa. Olin Wright--entzat Marxen klaseen inguruko irakurketa zorrotzegia zen eta, beraz, egungo kapitalismoan ematen den klase egitura azaltzeko eredu zehaztuago bat proposatu zuen.


TWITTER