ALBISTEAK
Nazioarteko begirada bat: segurtasuna, nazioarteko ordena eta burujabetzak hizpide
Otsailaren 1ean (asteazkena), 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean, Elena
Beloki, Martin Arbeo eta Andoni Olariaga zenbait gako argitzen saiatuko dira honako
gai hauen inguruan: zibilizazio krisiaren kokapena nazioartean, joera geopolitikoak,
geoekonomikoak eta sozioekonomikoak eta haien ondorio politikoak.
Erria aldizkariaren 10.zenbakiaren aurkezpena, Iruñean
Urtarrilaren 26an [osteguna], arratsaldeko 18:00etan, Iruñeako Laba espazioan, Erria 10.zenbakia aurkeztuko dugu; ondoren Naia Torrealdaik, Lur Albizuk eta Izaro Zinkunegik hitzaldia eskainiko digute "Gu(e)re herria egiteaz ari gara" lelopean.
Gaurko bizi baldintzak aztergai
Edurne Larrañagak eta Idoia Zengotitabengoak bizi eta lan baldintzen adierazleen bilakaera, joerak eta hoien ondorioei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, abenduaren 28an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.
Forum Subiranistak hurrengo 3 urteetarako ibilbide estrategikoa zehaztu du
Forum Subiranistak, esker subiranistaren 20 fundazio baino gehiago biltzen dituen guneak, hurrengo 3 urteetarako bere ibilbide estrategikoa zehaztu du, abenduaren 3an eta 4an Sevillan egindako Osoko Bilkuran.
Feminismoak periferietatik hausnartzen, Bruselasen
Europako hainbat herritako hizlariek etorkizun feminista posibleei buruzko beren tesiak partekatu dituzte Coppieters eta Iratzar fundazioek elkarlanean antolatutako “Feminismoak periferietatik” jardunaldian.
DesiraK, botereaK, epikaK
Lur Albizu eta Eraitz Saez de Egilaz "Gureak ere badira. Desira, boterea, epika" liburuan hausnartzen eta problematizatzen dituzten zenbait gako argitzen saiatuko dira, azaroaren 30ean [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.
“Barbaroak eta zibilizatuak. Euskal gatazken eskuliburu materialista“ eta “Gureak ere badira. Desira, boterea, epika” Iparrorratzaren liburuxka berriak
Lur Albizuk, Eraitz Saez de Egilazek, Ibai Atutxak, Txalaparta argitaletxeko editoreak, Garazi Arrulak eta Iratzar Fundazioko zuzendariak, Floren Aoizek Iparrorratza bildumaren bi liburu berriak aurkeztu dituzte, gaur, goizean, Iratzar aretoan.