NOR GARA


Iratzar Sortuk abiatutako Fundazioa da, ikuspegi estrategikoa lantzen du, epe laburreko erronka, mezu eta eztabaidetatik haratago. Ideien lehia izanen da Iratzar Fundazioaren lan esparru nagusia, Euskal Herria aske, sozialista, independiente, euskaldun eta feminista lortzeko estrategiaren zerbitzura.

Gaur egungo ezker independentista urteetako ibilbidearen fruitua da. Iratzar Fundazioak ezker independentistaren erroak, bere ibilbidearen gakoak, gaur egungo egoeraren diagnostikoa eta etorkizunerako egitasmo eta bideak landuko ditu.

Geroari begira lan eginen du, batez ere, Iratzar Fundazioak. Iraultza demokratikoa, sortu nahi dugun estatu independientearen definizioa eta Euskal Herriak behar duen XXI. mendeko egitasmo sozialistaren formulazioaren sakonketa izanen dira lanaren lehentasunak.

Halaber, Iratzar Fundazioak ezker abertzalea eta Euskal Herria munduko askapen ahalegin eta berriztapen ideologiko eta politikoen kartan kokatu eta uztartuko ditu. Sortu ohiko alderdia ez delarik, Iratzar Fundazioa ez da ohiko fundazioa izanen, guk ez baitugu pentsalari-adituen klub elitistarik antolatu nahi. Honenbestez, Iratzarrek jakintza, hausnarketa, azterketa eta egitasmoaren formulazio gaitasunaren herritaratzea izanen du helburu.

Iratzar Fundazioak eskua luzatu nahi die Euskal Herria aske eta justuagoaren alde elkarlanean jardun nahi duten pertsona eta eragile kolektibo guziei. Gaur egungo ezker independentista urteetako ibilbidearen fruitua da. Iratzar Fundazioak ezker independentistaren erroak, bere ibilbidearen gakoak, gaur egungo egoeraren diagnostikoa eta etorkizunerako egitasmo eta bideak landuko ditu.

FLOREN

AOIZ MONREAL

(1966) Iratzar Fundazioaren zuzendaria, abian jarri zenetik. Fundazioan hainbat atal ezberdinetan jarduten du: koordinazioan, ordezkapen publikoan, beste fundazio soberanistekiko harremanetan, prospekzio estrategikoan eta abar. Hainbat liburu idatzi du Txalaparta Argitaletxean, haien artean, Idoia Zengotitabengoarekiko elkarrizketan egindako Mamuari so izenburukoa, Iratzar Fundazioarekiko elkarlanean, Iparrorratza bildumaren baitan. Hainbat komunikabidetan parte hartzen du eta zutabegilea da 2002tik GARA egunkarian.

JOSEBA

PERMACH MARTIN

(1969) Trebakuntza politikoan ari da Iratzar Fundazioan. Formakuntza politikoa eraberritu, dinamika parte hartzaileak eragin eta pentsamendu kritikoa eta kidegoaren ahalduntzea du helburu. Ekonomian lizentziatua eta soziologian graduatua da. EHUko irakaslea ere bada soziologia II sailean. “Esku ikusezinaren itzal luzea. Ekonomialarien erretorikaren kritika”(UEU/EHU, 2018) liburua argitaratu du.

ELENA

BELOKI RESA

(1961) Iratzarreko nazioarteko departamentuko arduraduna, munduko joerak aztertzea eta eraldaketa eremuetan murgildu eta lantzea da bere zeregina. Transform Europe! sarean Iratzarreko ordezkaria da. Antropologoa, Nazio Harremanetan aditua, Informazio zientzietan lizentziatua eta Magisteritzan diplomatua.

IDOIA

ZENGOITABENGOA LAKA

(1989) Koordinatzaile lanetaz eta trebakuntza politikoaz arduratzen da Iratzar Fundazioan. Norbanakotik eta kolektiboan hausnarketa, eztabaida, (des)ikaste… finean, ahalduntzerako espazioak sortzen dihardu. Praktikatik eta teoriatik jakintza kolektiboa eraikitzen. Soziologian lizentziatua, ikerketarako teknikak eta ikasketa feministetatik edana. Floren Aoizekin elkarlanean, Iparrorratza bildumako Mamuari so izenburuko liburuaren ko-idazlea.

ANDONI

OLARIAGA AZKARATE

(1984) Periskopioaren ardura dauka Iratzar Fundazioan. Prospekzioa, diagnostikoak eta analisiak egiten ditu. Filosofian doktorea da. Modernitatearen auziaz (Jakin, 2009), Euskal pentsamenduaren gida (UEU, 2012) eta Independentzia helburu (Txalaparta, 2015) liburuak idatzi ditu (beste autore batzuekin batera) eta Euskal Matxinada (Iparrorratza bilduma, 2020). Gaur egun, Erria aldizkariko koordinatzaileetako bat da.

TXOMIN

POVEDA

(1992) Hausnarketa prozesu parte hartzaileetan ari da. Diagnostikoak, azterketak eta gogoeta partekatuak animatzea da bere zeregina. Animazio sozial eta soziokulturalean, Geografia eta lurralde antolaketan, eta Soziologian diplomatua da. 2020an Ipar Euskal Herriko alternatiben eraikuntzari buruzko “There is an alternative: Expériences de la pensée radicale et de l’agir pragmatique au Pays Basque Nord” tesia defendatu zuen. 2021etik Enbata aldizkariko zutabegilea da.

IKER

Eizagirre Agirregomezkorta

(1996) Trebakuntza politikoan ari da Iratzar Fundazioan. Gazte Antolakunde eta Mugimenduan ibilia. Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoan graduatua da. Kidegoaren ahalduntzea, formakuntza politikoa eraberritu, dinamika parte artzaileak eragin eta pentsamendukritikoan sakontzea du helburu.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER