ESKAINTZAK


HERRI eta AUZOETARAKO ESKAINTZAK

 

IPARRORRATZA BILDUMA LIBURUetan oinarritutako hitzaldiak edo irakurketa taldeak antolatzeko aukera.
Informazioa:
 http://iratzar.eus/iparrorratza

 

Gaiak:


• Euskal matxinada. Genealogiak eta egungo eztabaidak [Andoni Olariaga]
• Mamuari so. Neoliberalismoa versus burujabetza [Floren Aoiz]
• Askatu edo moztu. Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak [Nora Salbotx]
• Jan eta Jabe. Elikaduraren bidez herria eraikitzen [Tasio Erkizia]
• Barbaroak eta zibilizatuak [Ibai Atutxa]

• Gureak ere badira. Desira Boterea Epika [Lur Albizu eta Eraitz Sainz de Egilaz]
• Adaxka lehorrak.Talka ekosozialaren biharamun politikoak [Jokin Bergara]
• Ez dadin bizitza eten [Miren Aranguren, Ainara Santamaria eta Monika Mendiberri]

Metodologia proposamena:
• Liburuak ditugu maileguan uzteko edo erosteko. Herriko arduradun bat liburuak hartzeaz arduratu behar da eta ondoren (erosiko ez direnak) bueltan ekartzeaz.
• Herriko kideek liburuak aurretik irakurtzeko tartea hartu.
• Saioan bertan liburuan sakontzeko edo bertan garatzen diren ideiak eztabaidatzeko tartea hartuko da. Hau da, liburuko edukietatik harago joateko ibilbidea izango da saioa.


IRATZAR KAFEETAN landu diren gaiak herrian elkarrekin ikusteko eta eztabaidatzeko aukera.
 Orain artean landutako gaiak: 
http://iratzar.eus/solasaldiak


Metodologia proposamena:
• Aukeran, orain artean landu diren gaiak ikusi ditzakezue edo zuzenean jarraitu ikasturte honetakoak.
• Eztabaidan sakondu ahal izateko ibilbide metodologiko labur bat eta galdera batzuk izango dituzue eskura edo herriko errealitatearekin bat datozen propioak prestatu lantaldean.
• Herriko kideok izango zarete saioa bera dinamizatzen duzuenak.


BESTELAKO HITZALDIAK edota TAILERRAK
Askapen prozesuaren dialektika XXI. mendean
• Edukiak: Euskal matxinadaren hitzaldiak 60-70ko matxinadaren sorreraren gako nagusiak, 80-90ko garapena eta XXI. mendeko egokitzapena azaltzen zituen heinean, Askapen prozesuaren dialektika hitzaldiak zuzenean ziklo berriaren kosmobisio, korapilo, dialektika eta tentsio sortzaileetan sakonduko du.

Krisia(k) eta burujabetza(k)
• Edukiak: Eguneroko erosketak geroz eta garestiago, gasoilari buruz zer esan, etxebizitza aurkitzeko aukerarik ez... eta bitartean Urkulluk ekaitza datorrela dio, krisi ekonomikoek haien politikekin zer ikusia izango ez balute bezala. Ekonomikoa ez da ordea krisi bakarra. Bide gurutzean bezala, askotariko krisiak elkartu zaizkigu oraingoan. Sistema kapitalistak krisi ekonomikoak sortzen ditu aldi oro, baina hori gutxi ez eta patriarkatuak eragin duen zaintza krisia ere ate joka dago azken urteetan. Eta zer esan baliabide naturalen ustiaketa amaigabean oinarrituta dagoen sistema honek erakarri duen krisi ekologikoaz! Horiek guztiek krisi sozial handia eragin dute, non gehienon bizi eta lan baldintzak okertzen diren une berean, gutxi batzuen aberastasuna handitu eta metatzen ari den. Zer egin horren guztiaren aurrean? Badago alternatibarik? Zergatik dira burujabetza(k) hain garrantzitsuak halako unean? Adierazi ditugun ertz guzti horien inguruan hausnartu eta galdera horiei erantzuten hastea da saio honen helburua.

Mundua ulertu, mundua aldatzeko
• Edukiak: Zibilizazio krisia, neoliberalismoaren bilakaera autoritarioa, lehia geopolitikoak, lurrikara ekonomiko eta sozialak, ezberdintasunen areagotzea, amorrua eta gorrotoaren garaia, eskuinaren ofentsiba, ezkerraren norabide galera, borroka bide berriak eta erreakzio atzerakoiak, globalizazioaren gainbehera, estatuak eta burujabetza, bataila ideologiko-kulturalen garrantzia...

Eta etorkizunik ez badugu? Krisi ekosoziala eraldaketarako aukera
• Edukiak: Gure zibilizazioak bizi duen krisi ekologiko globalak goitik behera gurutzatuko ditu gure gizarteak, ekonomiak eta erabaki politikoak. Hitzaldi honetan krisi sozio-ekologiko hori ahalbidetu duten logika historiko-sozial sakonak zeintzuk izan diren ulertzen saiatuko gara. Zein harreman mota garatu dute gizarte modernoek naturarekin? Zein ikuspegi ideologiko eta moral gailendu da bizitzaren sostengu diren ekosistemekiko? Bidai bat proposatuko dugu XIX. eta XX. mendea gurutzatu dituzten eztabaida nagusietatik abiatuta, ikuspegi ekosozial emantzipatzailearen oinarriak nondik eraiki diren azaldu, eta gaurko  estuinguruarekin loturak egiteko. Horrekin batera, krisi ekologikoak Euskal Herrian zein forma hartzen ari den zehazteko ariketa egingo dugu.

Hiru aldiz errebelde
• Edukiak: Feminismoek gaur egungo garaiak ulertu eta beronen eraldaketan ari garenontzat ezinbesteko tresnak eskaintzen dizkigu. Hiru zapalkuntza, borroka bakarra lelotik gu geu ere eraldatzen gaitu. Baina nola begiratu inguratzen gaituena zapalkuntza anizten ulerkeratik? Zer da ageri (ez) dena? Eta nola eragin eraldaketan?



ERRIA aldizkarian landutako dosierren inguruko hitzaldiak eska daitezke. 

Informazioa: https://erria.eus/erreportajeak

 

Aintzat hartu beharrekoak:

1: Zerbait antolatzeko, helburu argia eta ongi atera dadin eginen dugun lana hartu behar ditugu aintzat beste ezer baino lehen. 

2: Zuekin elkarlanean antolatu beharreko saioak dira, eta beraz, planifikaziotik bertatik zuen parte hartzea beharrezkoa izango da. Nolabait esateko, itun bat da, Iratzar Fundazioak edukiak, metodologia eta hizlariak bermatzen dizkizue eta zuek (herriek, auzoek, eskualdeek, herrialdeek...) saioak behar bezala antolatzeko konpromisoa hartzen duzue. 

3: Gauzak horrela, aktibitatea ongi joan dadin, gutxieneko parte hartze, komunikazio eta lanketa bermatu behar dira derrigorrean. Parte hartze minimo bermatua, lekuan lekuko errealitatetik abiatuz betiere, baina 15 pertsonakoa izango da. Horretarako, kartelak eta gonbidapenak prestatzeko aukera egongo da, jakina, baina informazio saturazioaren garai hauetan, bidalketa hutsa ez da parte hartzearen berme. Iragarri eta komunitatearekin egotea ezinbestekoa izango da, zergatik antolatzen den partekatu, zer landuko den aurreratu eta interesa piztu…

4: Saioen kalitateari emango zaio lehentasuna eta formatu ezberdinak aukera daitezke, helburu eta bitartekoen arabera: ohiko hitzaldi ereduak, tailerrak... Kasu guztietan, edukietan eta gaitasunetan trebatzea izango da erronka, eraldaketa praktikoan eragiteko asmoz.

 

Informazio gehiago behar izanez gero: eskola.politikoa@iratzar.eus era idatzi.

 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER