BEKAK


Iratzar eta Ipar Hegoa Fundazioen Uhinak bekak sortu ditugu Euskal Herriko pentsamendu kritikoa sustatu asmoz.
Burujabetza politikoa, ekonomia, feminismoa, sindikalgintza, euskara, kulturgintza, gure historia, iragana eta, jakina, gure etorkizuna; horra hor gaitegi zabal bezain anitza. Horretaz guztiaz aritu eta sakonduko duten hausnarketa kritikoak lagundu nahi ditugu eta bereziki aditzera eman, plazaratu. Uhina beken xedea, zehazki, aipatu gaien inguruan artikulu luze edo liburuxkak sustatzea da, esan bezala, argitaratzeko helburuarekin eta eztabaida edo ekarpen soziala eragin asmoz. Hau ez da soilik akademian ikertzen ari direnei zuzendutako deialdia, baina egia da bere helburu nagusietako bat ere badela unibertsitateko hormen artean egiten den lan interesgarri horren guztiaren plazaratzea, jendarteratzea.
Informazio gehiago behar izanez gero idatzi posta elektroniko honetara: info@uhinakbeka.eus

IPARRORRATZA



ERRIA



TWITTER