Transform! Europek gogor gaitzesten du, manifestu horren bidez, herrialde subirano baten aurkako eraso militarra, eta Putin presidenteari eta Errusiako Federazioari eskatzen die liskarrak berehala bertan behera uzteko eta tropak ukrainar lurraldetik erretiratzeko. Negoziazioei berriro ekiteko baldintzak ezartzeko orduan, Europek paper aktiboa hartzeko eskatu dio Europar Batasunari. Beraz, ez du eskalada handiagoari laguntzen dion jarduerarik egin behar. Halaber, Europar Batasunari eskatzen dio bere mugak ireki diezazkiela errefuxiatu ukrainarrei eta laguntza humanitarioa eman diezaiela.
Manifestua [ES]
Europako Estatu guztiek Arma Nuklearrak Debekatzeko Itunarekin bat egiteko exijitzen dugu. Izan ere, gai horri buruz egin diren inkesta guztiek adierazten dutenez, Europako herri gehienak horren aldekoak dira. Gainera, arma nuklearrik gabeko eta militarki murriztutako eremu bat ezartzeko eskatzen dugu, Europa osoan, Mediterraneotik Baltikoraino eta Ipar Itsasoraino, arma nuklearrik gabeko Europa bateranzko lehen urrats gisa. AEBak Irismen Ertaineko Indar Nuklearren Itunean berriz sartzeko exijitzen dugu, eta Errusiak nahiz AEBek arma nuklearren arloko lehiari berriz ez ekiteko. Arma nuklearrik gabeko mundu bat mundu seguruagoa da guztiontzat.
Laburbildurik, honako hauek dira gure eskaerak:
Bakearen eta giza eskubideen balioei tinko eusteko deia egiten diegu Europako herriei, bakearen alde jardutea baita gerrak arazorik konpondu ez eta berriak sortzen dituela aldezten duen mundu baterantz aurrera egiteko bide bakarra.