Lehen saioan, kultur aniztasunari buruzko mahai inguruan hizpide izan dute babesik gabeko Europako hizkuntzak sustatzeko moduak. Bertan, Davyth Hicks-ek (ELEN sareko idazkari nagusia), Ana Mirandak (BNGko nazioarteko arduraduna), Paul Bilbaok (Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi)eta Lisandru de Zerbirek(Bastiako, Korsika, hautetsi eta PraticaLingua murgiltze sistemaren aldeko elkartearen sortzailea) parte hartu dute.
Hizlariek egungo egoeraren errepasoa egin dute, dauden oztopoak zerrendatu eta aurrera begirako proposamen oso interesgarriak mahigaineratu dituzte ere. Euskalgintzaren Kontseiluko idazkariak "Europako Batasunak sakoneko aldaketa egin behar duela hizkuntza-politikan" adierazi du.
Era berean, hizlariek egindako proposamenen artean aipatu behar dira, hala nola, Europar Batasuneko legeriaren berrikuspena, Europako hizkuntzen plana, hizkuntza gutxituei laguntzeko oinarri juridikoa berregitea, hizkuntza gutxituei laguntzeko ildoa eta konpromisoak betetzen direla egiaztatzeko mekanismoen beharra,
Bigarren saioan, Gobernantza, Demokrazia eta Erakusketari buruzko mahaian Matthias Stormek (Lovainako Unibertsitateko zuzenbide irakaslea), Meritxell Serretek (Bruselako Europar Batasunean Kataluniak duen Bulegoko buru ohia eta gaur egun Kataluniako Parlamentuko diputatua), Stephen Gethinsek (St Andrews Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen Eskolako praktiketako irakaslea) eta Martina Andersonek (Sinn Fein. Europako Parlamentuko kide ohia) hartu dute parte.
Aimar Etxebarriak, mahaiko moderatzailea, nola ezarri erabakitzeko eskubidea martxan? galdetu die mahaikideei.
Martina Andersonen esanetan, "abiapuntua argia da, ez dago anbiguotasunik legean, politikan edo praktikan, Irlanda iparraldeko eta hegoaldeko pertsonek legezko eskubide bermatua dute gure etorkizun eraikitzailea zehazteko. Gure ikuspegia da Ostiral Santuko Hitzarmenaren unitatearen erreferentzia martxan jartzea".
Mahaikideak argi adierazi dute Europak erabaki bat hartu beharko duela estaturik gabeko nazioen autodeterminazio-eskubideari buruz, marko legalak zehaztu, autodeterminazio eskubidea bermatzeko, baita nazioen aitortza eta hoien ezarpena zaintzeko.
Bi paneletako hizlariek proposamen interesgarri ugari aurkeztu dituzte, aurrera begira. Horregatik, gure demokrazia hobetzeko eta ahots guztiak entzuten direla bermatzeko, eta Europar Batasunean autodeterminazio-eskubidea ezartzeko sistema instituzionalak garatzeko, proposamen guztiak jasoko dituen txosten bat idatziko dugu.
Beraz, Coppieters eta Iratzar fundazioetako ordezkariok, ariketa demokratiko honetan eragiteko, osatutako txostena, COFEn, Europako Etorkizunari buruzko Konferentzian, aurkeztuko dugu, 2022ko urtarrilean.
Hona hemen interbentzio guztien bideoak:
https://vimeo.com/showcase/9146355?page=1
https://vimeo.com/showcase/9146355?page=2
Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundutako proiektua.