ALBISTEAK


Arrakastatsua izan da Gandiako Gobernantza Mailanitzaren inguruko lehen Nazioarteko Mintegia


ES   

Forum Subiranistak eta Coppieters Fundazioak antolatutako lehen nazioarteko mintegia ospatu zen abenduaren 10ean eta 11n Gandian (Balentziar Herrialdean) izen emandako 150 lagun baino gehiagoren parte hartzeaz. Bi egunotan zehar Foruma osatzen duten ezkerreko 15 fundazio sindikal, politiko eta kulturalen arteko aliantzak indartu ziren.

Mintegian europear esparruan kokatutako hainbat gai aztertu ziren: feminismoa ikuspegi trantsekzionaletik, hizkuntza aniztasunaren kudeaketa, eskuin muturarren gorakada, sindikalismoa eta lurralde gatazken bideraketa.

Mintegiaren bukaeran mahai ingurua egin zen ordezkapen instituzionala duten hainbat indarretako pertsonekin. Àgueda Micó (Més-Compromís), Jon Iñarritu (EH-Bildu), Marta Rosique (ERC), Olalla Rodil (BNG), Vicenç Vidal (Més per Mallorca), Mireia Vehí (CUP) eta Pilar González (Adelante Andalucía) solasean aritu ziren, Nexe Fundazioko Amadeu Mezquidak gidatuta.

Forum Subiranistaren Zuzendaritzak oso baikor baloratzen du lehen mintegi hau, gure oinarrizko helburuen bidean urrats onuragarria izan delakoan, indartzen baikara ikuspegi demokratiko, pluralista eta subiranistatik eragile ezberdinak biltzen dituen elkarrizketa esparru gisa. Gure gogoeta, jakina, jarduerari begira bideratuta dago, eta norabide horretan kokatzen ditugu gure azterketak gaur egun korapilatzen diren aldaketa sozial, politiko, ekonomiko eta teknologikoen inguruan, proposamen aurrerakoien bidez kudeatzeko asmoz.

Informazio gehiago: https://www.forumsoberanista.org/

 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER