KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Patxi Erdozain: Erreforma edo haustura - aukerak eta hutsegiteak
Patxi Erdozain 1975ean Venezuelatik Euskal Herrira itzuli zen eta langile mugimenduan murgildu zen Iruñan. Mugimendu ikaragarria ikusi zuen euskara eta ikastolen inguruan zein langile mugimenduan, baina hausturarako aukerak difuminatzen joan ziren piskanaka.
[KORAPILOA] Patxi Erdozain: Langile asanbladak eta sindikatuak
Patxi Erdozainek LABen sartu baino lehen Iruñerriko langile asanbladetan parte hartu zuen. Esperientzia aberasagarria, bizia baina motza izan zen.
[KORAPILOA] Andoni Txasko: Martxoaren 3ko gertakariei erantzuna
Andoni Txasko, Martxoak 3 Elkarteko kideak, 1976ko martxoaren 3ko gertakariei hurrengo egunetan eman zitzaien erantzuna azaltzen du. Justu hurrengo egunean, poliziak Txasko jipoitu eta begi bat galdu zuen.
[KORAPILOA] Andoni Txasko: Martxoak 3; aurrekariak eta testuingurua
Andoni Txasko Martxoak 3 elkarteko kideak Gasteizko gertakari latz horien testuingurua eta aurrekariak azaltzen ditu. Martxoaren 3ko Greba Orokorraren aurretik, 1976ko urtarriletik aurrera hainbat greba burutu ziren, lehenik lan baldintzen hobetzea eskatzeko eta ondoren eskubide zibil eta politikoen defentsan.

IPARRORRATZA



ERRIA



TWITTER