EUSKAL HERRIA DEKOLONIALA


UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako mintegia egin dugu Iruñeko Katakrak liburu dendan. Ikuspegi dekolonialaren nondik norako nagusiak aztertu, Euskal Herrian izan duen harrera eta garapena arakatu, eta askapen pentsamendu eta praktikarako tresna eraginkor gisa proposatuz.


Euskal Herritik dekolonitateari begira eta dekolonitatetik Euskal Herriari
Castro-Gómez, Grosfoguel, Carina Ochoa eta beste hainbat pentsalari ikuspegi dekoloniala lantzen ari dira egun bizi dugun mundua ulertu eta eraldatu nahian. Hauen arabera, ikuspegi dekoloniala baliogarria da mundu deskolonizatu eta poskolonialan bizi garen uste okertua gainditzeko. Are gehiago, bizirik irauten duten botere hierarkietan sakontzeko beharrezko tresnak eskaintzen dizkigu ikuspegi honek.

Ekarpen hauek, gure mundua eta gure garaia sakonago ulertzeko ezinbesteko dira, eta, era berezian, eurozentrismoa eta honekin batera errotutako arrazakeria kolokan jartzeko.

Halaber, ikuspegi honek beste euskarri bat eskaintzen digu, estaturik gabeko herri gisa pairatzen ditugun subordinazio harremanen nondik-norakoa ulertzeko, eta ustez borondatezkoa den menpekotasunaren iturburuan aurkitzen diren mekanismoak argira ekartzeko.

Finean, ikuspuntu dekolonialak zapalkuntza ezberdinen arteko harremanak aztertzen ditu, uztarketa moduan ulertuta. Zapalkuntza eta, ondorioz, borroka ezberdinen arteko mihiztapenerako aukera eskaintzen digu mundu ikuskera honek.

HELBURUAK:
Finean, ikuspuntu dekolonialak zapalkuntza ezberdinen arteko harremanak aztertzen ditu, uztarketa moduan ulertuta. Zapalkuntza eta, ondorioz, borroka ezberdinen arteko mihiztapenerako aukera eskaintzen digu mundu ikuskera honek

Besteak beste, bilatuko ditugu modu zehatzagoan:

· Zertaz ari gara dekolonitatea diogularik? Hurbilpena eta eztabaida dekolonial-poskolonialak ezagutzea.

· Fanonen eta beste autore batzuen itzala Euskal Herrian ezagutzea, hots, ikuspegi dekolonialaren begirada historikoa burutuko dugu.

· Dekolonitatea eta estaturik gabeko herriak.

· Zapalkuntza ezberdinen arteko uztarketak, intersekzionalitatearen begirada eta praktika.

· Euskal herritartasuna eta nortasun berri bat begirada dekolonialetik.

Mintegiaren xedeak, beraz, ikuspegi dekolonialaren nondik norako nagusiak aztertu, Euskal Herrian izan duen harrera eta garapena arakatu eta askapen pentsamendu zein jardueretan izan dezakeen eraginkortasuna mahai gainean jartzea izanen lirateke.

METODOLOGIA:
Aurkezpen magistralaren eredua baino ahalegin kolektiboa lehenetsi dugu, eta, beraz, talde dinamikaren araberako metodologia proposatzen dugu. Gauzak honela, bloke tematiko bakoitzak bi zati izanen ditu, lehena, azalpenak, elkarrizketa moduan, hizlari eta dinamizatzailearen artean, eta bigarrena, talde lana.

Uztartuko ditugu hizlarien aurkezpen eta talde dinamika ezberdinak. Aurreko ikastaroetan erabili dugun metodologiarekin



EGITARAUA [pdf]:




Argazkiak




BEKAK



IPARRORRATZA



ERRIA




TWITTER