ALBISTEAK
Ezker abertzalearen ekarpena Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalean
Transmisio historikoaren fasean da Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea birpentsatu nahi duen Bagira prozesua. Ekitaldi andana antolatu dituzte ondoko asteetarako, azken 60 urteetan izandako bilakaera aztertzeko. Hoien artean, otsailaren 24an, ezker abertzaleak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleari egin ekarpenaz aritzeko mahai-ingurua antolatu du Iratzar fundazioak. Maite Ubiria NAIZeko kazetariak gidaturik, Jon Irazola, Haizpea Abrisketa, Xabi Larralde eta Arnaldo Otegi izanen dira hizlari. Baionako Arte Hiriko Henri Grenet auditoriumean, 19.00etan.
Euskaldunak ala barbaro zibilizatuak ?
Otsailaren 22an (asteazkena), 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean, Ibai Atutxak eta Garazi Arrulak "Barbaroak eta zibilizatuak. Euskal gatazken eskuliburu materialista" liburutik abiatuta liburuaz harago, kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeetaik, gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertuko dute. Horretarako lau barbarizazioen gogoeta eskeiniko digute.
Legea ala legitimitatea? Lawfare edo politikaren judizializazioa
Iratzar Fundazioak Legea ala legitimitatea? Lawfarea edo politikaren judizializazioa izenburuko hitzaldia antolatu du. Otsailaren 16an (osteguna) izango da, arratsaldeko 18:00etan, EHUko Santa Maria Zentroko Antonio Beristain aretoan, Donostian. Hizlariak Silvina Romano, Javier Perez Royo eta Arnaldo Otegi izango dira.
Nazioarteko begirada bat: segurtasuna, nazioarteko ordena eta burujabetzak hizpide
Otsailaren 1ean (asteazkena), 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean, Elena
Beloki, Martin Arbeo eta Andoni Olariaga zenbait gako argitzen saiatuko dira honako
gai hauen inguruan: zibilizazio krisiaren kokapena nazioartean, joera geopolitikoak,
geoekonomikoak eta sozioekonomikoak eta haien ondorio politikoak.
Erria aldizkariaren 10.zenbakiaren aurkezpena, Iruñean
Urtarrilaren 26an [osteguna], arratsaldeko 18:00etan, Iruñeako Laba espazioan, Erria 10.zenbakia aurkeztuko dugu; ondoren Naia Torrealdaik, Lur Albizuk eta Izaro Zinkunegik hitzaldia eskainiko digute "Gu(e)re herria egiteaz ari gara" lelopean.
Gaurko bizi baldintzak aztergai
Edurne Larrañagak eta Idoia Zengotitabengoak bizi eta lan baldintzen adierazleen bilakaera, joerak eta hoien ondorioei buruzko zenbait gako argitzen saiatuko dira, abenduaren 28an [asteazkena], 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean.
Forum Subiranistak hurrengo 3 urteetarako ibilbide estrategikoa zehaztu du
Forum Subiranistak, esker subiranistaren 20 fundazio baino gehiago biltzen dituen guneak, hurrengo 3 urteetarako bere ibilbide estrategikoa zehaztu du, abenduaren 3an eta 4an Sevillan egindako Osoko Bilkuran.