ALBISTEAK


Telesforo Monzon, guztiok maitatua!

Duela berrogei urte hil zen, Telesforo Monzon, 76 urte zituelarik eta ikasgai ederrak utzi zizkigun bizi osorako. Telesforok berak zioenez,  gazteagoekin lan egiteak gaztetu egiten du, itxaropenak iturburua aurkitu zuen, eta bere bizitzaren azken urteak ilusioz beterik bizi izan zituen; nahiz urte latzak jasan, irribarre gozo eta lasaia zuen aurpegi fin eta dotore hartan.

Euskal Herriaren izanaz eta etorkizunaz hitz egin behar badugu, ezinbesteko dugu Telesforo Monzonen ibilbidea berreskuratzea, batez ere gazteen ezagutzarako, urruti geratzen baitzaie 50 urteko militantzia Euskal Herriaren alde abertzaletasunetik emandako pertsona. Eta, denok bagara herria egiten dugunok, bizitzaren itsaso zabalean doan itsasontziari lema zuzen eta tinko eusten dioten gazteak izaten dira gidari, beti. Horregatik uste dut beren iragan hurbilaren jabe ere behar dutela izan, eta, gainera, guk, bizi izandakook, eskaini behar diegula.

Telesforok garbi erakutsi zion entzun nahi zuenari, ez dagoela gudari zahar eta gudari gazte, ez dagoen bezala Aberri zahar eta Aberri gazte; denok baikara Euskal Herriaren parte: militante; borrokalari; 36ko lubakietan, 1980.eko, 90.eko edo 2021.ekoetan...eta beti egunerokotasunari lotuz.

Telesforo Monzon abertzale sutsua, konprometitua, Euskal Herriaren, bere kulturaren, hizkuntzaren, lurraren eta jendeen aldeko militantea izan zen eta abertzale guztiok maitatua.

 

Hemen, Jose Luis Elkorok Telesforo Monzoni buruz egindako hausnarketa ezberdinak:

 

Telesforo Monzonen hitzartzea Herri Batasunak Anoetako belodromoan, 1979ko urriaren 14an burututako mitin-jaialdiaren ekitaldian.

 

 

Monografikoa [Punto y Hora de Euskal Herria nº217 - Marzo 1.981]

https://issuu.com/iratzar/docs/20210119124436


BEKAK



IPARRORRATZA



ERRIA




TWITTER