ALBISTEAK


Nola egin bidea aniztasunetik ?

Daniel Caggianik, Uruguay-ko MPPko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna eta Diputatua “Iratzar Kafeak” hitzaldian parte hartuko du.

Iratzarrek, “Nola egin bidea aniztasunetik?” lemapean antolatu du bere 2. on-line hitzaldia eta bertan, Fronte Zabaleko Herri Partaidetzaren Mugimenduko politikari uruguaitarrak bertako Frontearen esperientziari buruz solastuko da. EH Bilduko kongresua abiatu berritan, ezberdinen arteko aliantzaren indargune eta tentsioetan sakontzen saiatuko gara. Aliantzaren eta alderdien proiekzioa edo erreferentzialtasuna, hirigune eta landa guneetako hedapena, gatazken kudeaketa... eta antzeko esparruak landuko ditugu.

Uruguay-ko MPPko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna eta Diputatua den Daniel Caggianik, martxoaren 2an, asteartea, arratsaldeko 18:30etan, Iratzar Fundazioak antolatutako “Iratzar Kafeak” egitasmoan hartuko du parte.

Hitzaldia Iratzar Fundazioko YouTube kanalean egongo da ikusgai eta foroa zabalik izango dugu galderak luzatu nahi dituenarentzat.


BEKAK



IPARRORRATZA



ERRIA




TWITTER