ALBISTEAK


Kalaka trebakuntza zikloaren izen ematea zabalik!

Gure historiaz, proiektu politikoaz, estrategiaz baina baita ere militantziaren ahalduntzerako beharrezko gaitasunak lantzen dira eduki teorikoak eta praktika politikoa uztartuz

Trebakuntzarako, hausnarketarako, oroitzeko, irudikatzeko, pentsarazteko eta (des)eraikitzeko espazio nahiz momentuak partekatu nahi ditugu zuekin. Jada badakizuenez, Iratzar Fundaziotik trebakuntza bera, gure jardun politikoaren parte egitearen ideia, praktikara eramaten ari gara. Zuetariko asko ere jada honen bidelagun zarete.

Aurtengoa, ikasturte berezia dugu inondik inora. Gu geu ere, eraldatzen eta moldatzen gaude, parean ditugun erronkei ahalduntze eta trebakuntzarako bideak eskaini ahal izateko. Zentzu horretan, jada martxan ditugun bi proiektuetan parte hartzeko aukera luzatzen dizuegu.

Alde batetik, Kalaka trebakuntza zikloa dugu. Trebakuntza egitasmo jarraitua izango da. Gure historiaz, proiektu politikoaz, estrategiaz baina baita ere militantziaren ahalduntzerako beharrezko gaitasunak lantzen dira bertan. Eduki teorikoak eta praktika politikoa uztartzen dira beraz. Aurten, modu intentsiboan egiteko aukera egongo da, astean bitan, hilabete eta erdiz. Online bidezko trebakuntza eta izaera presentziala duten saioek osatuko dute egitasmoa. Izena ematera animatzen zara? partehartu.eus Izena ematea irekia izango da, plaza mugatuak dira beraz bizkor ibili! Kalaka urtarrilaren 28an hasiko da eta martxoaren 18a arte iraungo du.

Izena eman: partehartu.sortu.eus

Bestetik, hitzaldi, mahainguru edo solasaldi eskaintza bat sukaldatzen ari gara. Hilabetean behin,  zuzenean gai ezberdin bat aditu eta arituekin batera sakontzeko aukera izango dugu bertan. Horretarako kategoriazko solaskideak izango ditugu eta zuek, zuzenean jarraitu nahiz parte hartzeko aukera izango duzue Iratzar Fundazioko YouTubeko kanalaren bidez. 

Abiapuntua emango diogu proiektu honi, urtarrilaren,13an, asteazkena, hain zuzen ere, gaur egungo neoliberalismoaren arrazionaltasuna interpretatzeko moduekin, "Mamuari so. Neoliberalismoa versus burujabetza", liburua aztertuko dute Floren Aoiz eta Idoia Zengotitabengoa.

Hona hemen Floren Aoizen liburuaren azalpen aurrerapen bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=bSgZCxGdqx4

 


BEKAK



IPARRORRATZA



ERRIA




TWITTER