ALBISTEAK


IV. Nazioarteko Konferentzia Marxista Feminista datorren azaroaren 11, 12 eta 13an gauzatuko da online

Tithi Bhattacharya, Lorena Cabnal, Ochy Curiel, Christine Delphy, Ana Cecilia Dinerstein, Elsa Dorlin, Silvia Federici, Nancy Fraser, Frigga Haug eta Danièle Kergoat dira, besteak beste, edizio honetako hizlariak.

Feminismo Marxistaren Nazioarteko IV. Konferentzia datorren azaroaren 11, 12 eta 13an gauzatuko da online, Transform! Europe, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Iratzar Fundazioa, Critical Theory Bilbo-Barcelona (BIBA CT), Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT), Rosa Luxemburgo Fundazioa eta ParteHartuz taldearen eskutik.

Konferentzia bi zutabe nagusitan antolatu da:

  1. Lehen zutabea: hizlariek, mundu osoan entzutetsuak diren feminista historiko hauek, alde batetik, beren lanen zenbait alderdi azaldu eta eztabaidatuko dituzte, hala nola balioaren azterketa, lana, erreprodukzio soziala, arrazalizazioa, sexualizazioa eta estatua. Eta, bestalde, esparru feminista eta marxista tradizionalean nagusi diren zenbait tesi eta praktika aztertuko dituzte, feminismo dekoloniala, materialista, ekosozialista eta transozialista oinarritzat hartuz.
  2. Bigarren zutabea: panel kolektiboak. Bertan, proposamenen bozeramaileek, erakundeek eta hego globaleko teoriek parte hartuko dute, baita estaturik gabeko iparralde globaleko nazioek ere.

Parte-hartzaile gehienak militantziatik zein aktibismotik datoz, baita mundu akademikotik ere, eta erakunde, mugimendu sozial eta sindikalen banakako eta taldeko hitzaldiak aurkeztuko dituzte.

Ardatz geopolitikoa:

  1. Proposamen, kritika eta analisiak Latinoamerikatik: besteak beste, Brasil, Mexiko, Txile, Argentina eta Venezuelako hizlarien eta eragileen aldetik.
  2. Proposamen, kritika eta azterketak Ekialde Hurbiletik: zehazki, Siria, Afganistan eta Iranetik.
  3. Proposamen, kritika eta analisiak Asiatik: Indonesia, Korea, Pakistan eta Txinatik.
  4. Proposamen, kritika eta analisiak Europatik: Andaluzia,Katalunya, Euskal Herria,Italia, Alemania, Grezia,Kroazia eta Serbia, besteak beste.

Paneletako gai nagusiak:

  1. Eztabaida teorikoak garatuko dira intersekzionalitatetik zein hainbat arlotako inbrikaziotik, hala nola balioetan, estatuan, zuzenbidean, subjektuan, zaintzan, produkzioan eta erreprodukzio sozialean. Hemen borroka eta protestarako aukera berrien inguruko proposamenak jorratuko dira.
  2. Beste alde batetik, ikerketa kasu zehatz batzuk landuko dira, borroka, erresistentzia eta antolaketaren adibideetan oinarrituak. Ipar eta hego globaleko greba feministak ez ezik, tokiko erresistentziak eta erresistentzia espezifikoak aditzera emango dira, enpresetatik, Internetetik, unibertsitateetatik zein eremu publikoetatik abiatuak direnak. Sindikalismo berrien inguruan arituko da eremu feminizatuetako emakume langileen praktikak oinarri hartuz; baina, baita lehen sektoreko, industria-sektoreko eta zerbitzuen sektoreko sindikalismo feministaz ere, egungo kapitalismo digital eta finantzatuaren analisia barne.
  3. Feminismo marxistaren hamahiru tesiei buruzko osoko bilkura bat ere izango da konferentzian. Frigga Haug feminista marxista historikoa izango da horretan protagonista, eta Austria, Alemania eta Suedian egindako aurreko MarxFem Konferentzietan garatutako tesiak garatzea izango da xedea.

Konferentzia ZOOM plataformaren bidez igorriko da. Goizetako panelak jatorrizko bertsioan emango dira, eta arratsaldeetako hitzaldiek aldi bereko itzulpena izango dute.

Konferentziari buruzko informazio guztia www.marxfemconference.com webgunean aurki daiteke, bai eta sare sozialetako eguneratzeetan.


EUSKAL HERRIA DIGITALA



BEKAK



IPARRORRATZA



ERRIA




TWITTER