ALBISTEAK


Gelditu gerra! Europa baketsu baten aldeko deia


ES   

Iratzar Fundazioak Transform! Europe sareak idatzitako Bakearen aldeko Manifestua sinatu du. Manifestu horren bidez egindako eskaera nagusiak honako hauek dira:Ukrainaren aurkako erasoaren amaiera, egungo gatazkaren ulertze sakona eta arma nuklearrik gabeko Europa.

Transform! Europek gogor gaitzesten du, manifestu horren bidez, herrialde subirano baten aurkako eraso militarra, eta Putin presidenteari eta Errusiako Federazioari eskatzen die liskarrak berehala bertan behera uzteko eta tropak ukrainar lurraldetik erretiratzeko. Negoziazioei berriro ekiteko baldintzak ezartzeko orduan, Europek paper aktiboa hartzeko eskatu dio Europar Batasunari. Beraz, ez du eskalada handiagoari laguntzen dion jarduerarik egin behar. Halaber, Europar Batasunari eskatzen dio bere mugak ireki diezazkiela errefuxiatu ukrainarrei eta laguntza humanitarioa eman diezaiela.

Manifestua [ES]

EUROPA, ARMA NUKLEARRIK GABEKO EREMUA

Europako Estatu guztiek Arma Nuklearrak Debekatzeko Itunarekin bat egiteko exijitzen dugu. Izan ere, gai horri buruz egin diren inkesta guztiek adierazten dutenez, Europako herri gehienak horren aldekoak dira. Gainera, arma nuklearrik gabeko eta militarki murriztutako eremu bat ezartzeko eskatzen dugu, Europa osoan, Mediterraneotik Baltikoraino eta Ipar Itsasoraino, arma nuklearrik gabeko Europa bateranzko lehen urrats gisa. AEBak Irismen Ertaineko Indar Nuklearren Itunean berriz sartzeko exijitzen dugu, eta Errusiak nahiz AEBek arma nuklearren arloko lehiari berriz ez ekiteko. Arma nuklearrik gabeko mundu bat mundu seguruagoa da guztiontzat.

Laburbildurik, honako hauek dira gure eskaerak:

  • Errusiak Ukrainaren kontra hasitako eraso militarra lehenbailehen gelditzea. Herrien burujabetza errespetatuz, Estatu burujabe baten kontrako ekintza militarrak eta mehatxuak arbuiatzen ditugu, baita eraso militarren bidezko muga aldaketa oro ere.
  • Erretorika eta taktika belizistak berehala etetea eta bide diplomatikoetara itzultzea.
  • Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundea (ESLA) eta NBE bitartekari gisa aritzea ekintza militar oro geldiarazteko. Era berean, NBEren lege esparruaren barruan tresna diplomatiko guztiak baliatzea bake akordio berri bat idazteko eta gauzatzeko.
  • EBk bakeari eta segurtasun kolektiboari buruzko konferentzia bat egitea proposatzea, Europa osokoa (Errusia barne), krisiaren konponbide globala lortzeko. Gerra Hotzaren garaian Helsinkiko Konferentzian posible izan zena are beharrezkoagoa da gaur.
  • EBk berriz ekin behar die armagabetze multilateral eta globalari buruzko negoziazioei, arma nuklearrak eta irismen ertainekoak ere kontuan hartuz.

Bakearen eta giza eskubideen balioei tinko eusteko deia egiten diegu Europako herriei, bakearen alde jardutea baita gerrak arazorik konpondu ez eta berriak sortzen dituela aldezten duen mundu baterantz aurrera egiteko bide bakarra.

 


ERRIA





IRATZAR KAFEAK




TWITTER