ALBISTEAK


Forum Subiranista Iruñean bilduko da ekainaren 3an, 4an eta 5ean


ES   

Ollala Rodilek (BNGko diputatua), Mertxe Aizpuruak (EH Bilduko diputatua), David Fernandezek (kazetaria eta CUPeko diputatu ohia) eta Gemma Ubasartek (politologoa) parte hartuko dute Forum Subiranistak eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako eztabaidan. Topaketa ekainaren 3an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Katakrak liburu dendan.


Forum Subiranista, ezker subiranistako 20 fundazio baino gehiago biltzen dituen gunea, Iruñean bilduko da ekainaren 3an, 4an eta 5ean. Ollala Rodilek (BNGko diputatua), Mertxe Aizpuruak (EH Bilduko diputatua), David Fernandezek (kazetaria eta CUPeko diputatu ohia) eta Gemma Ubasartek (politologoa) parte hartuko dute Forum Subiranistak eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako eztabaidan. Topaketa ekainaren 3an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Katakrak liburu dendan.

Forumaren Osoko Bilkura ekainaren 4an izango da (larunbata), 9:30etik 20:00etara. Bertan, besteak beste, Estatuko subiranismoek Espainiako Estatuaren bilakaerari buruz egiten dituzten diagnostikoak partekatuko dira.

Era berean, Ollala Rodilek (BNGko diputatua), Mertxe Aizpuruak (EH Bilduko diputatua), David Fernandezek (kazetaria eta CUPeko diputatu ohia) eta Gemma Ubasartek (politologoa) Forum Subiranistak eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako eztabaida irekian parte hartuko dute. Topaketa ekainaren 3an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Katakrak liburu dendan.

Bestalde, ekainaren 5ean (igandea), fundazioetako ordezkariak Amaiurrera joango dira, Nafarroa berriz altxa!-k antolatutako oroitzapen-ekitaldira. 1512tik aurrera Nafarroako konkistaren aurka izandako borroken testuinguruan, hortxe gertatu zen muino batean kokatutako gazteluaren defentsa.

 

Zer da Forum Subiranista?

Forumaren helburua gizartean eragitea da, eta, horrekin batera, subiranismoaren inguruko eztabaidak krisian eta etengabe aldatzen ari den orainaldi baten beharretara eta eskakizunetara eramatea. Forum Subiranistaren proiektua 2019. urtearen amaieran egituratu zen, ezkerreko indar subiranisten topagune gisa. Hainbat urtez proiektu bateratuak partekatzen egindako lanaren emaitza izan zen. Urtebeteko lanaren eta koordinazioaren ondoren, Foruma osatzen duten 16 erakunde politiko, kultural eta sindikalak erakunde gisa eratu ziren. Foruma estatuko herrien subiranismoaren topagune, gogoetagune eta eztabaidagunea da, eta helburu hauek ditu:

A) Estatuko nazioen eta herrien pentsamendu politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala aztertzea eta garatzea helburu duten kultura-jarduerak sustatzea eta gauzatzea, bai eta askatasun politikoak, balio errepublikanoak eta herrien erabakitzeko eskubidea eraginkortasunez defendatzeko ekimenak garatzea ere.
B) Nazioen subiranotasuna lortzeko, gizartearen aurrerabidea erdiesteko eta demokrazian sakontzeko lan egiten duten pertsona eta erakundeen pentsamendu politikoa zabaltzea, gizarte askeagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzea helburu.

C) Gizartean estaturik gabeko nazioen nortasunaren eta historiaren ezagutza sustatzea, haien azterketa eta proiekzio publikoa bultzatuz.

D) Estaturik gabeko nazioen errealitatearen dimentsio politikoa, kulturala eta ekonomikoa sakonago ezagutzea.

E) Herritarren prestakuntza politikoa eta parte-hartzea areagotzea, eztabaida politikoan sakontzea, gizartea nazioen errealitateaz eta arazoez sentsibilizatzea eta kontzientziatzea, eta subiranismoaren ikuspegitik mundua nola ikusten den azaltzea.

F) Atzerriko trukerako eta lankidetzarako ekimenak bultzatzea eta zabaltzea, nazioarteko komunitateko herrien arteko harreman komertzial, politiko eta estrategikoetan justizia eta ekitatea lortzen laguntzeko.

Gaur egun, honako hauek dira Forum Subiranistako kideak: Fundación Galiza Sempre, Iratzar Fundazioa, Fundación Darder-Mascaró, Manu-Robles Arangiz Fundazioa, CIEMEN, Fundació Irla, Fundación Moncho Reboiras, Fundació Nexe, Ipar Hegoa Fundazioa, Fundación Moncho Reboiras, Obradoiro de ideas Lancara, Alternatiba Fundazioa, Alkartasuna Fundazioa,  Terra e Tempo de Estudios Nacionalistas, Fundación Aureli Escarré/Intersindical CSC, Intersindical Solidaria Valenciana, Intersindical Canarias, Ahora Canarias, Grupo de Estudios Diaz del Moral, Fundació L’alternativa, Centre de Documentació Serra i Puig eta Fundación Betiko.

Egitasmo hau Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundu du.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER