ALBISTEAK


Euskal Herria Dekoloniala [mintegia]

UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean Euskal Herria Dekoloniala Mintegia antolatu dute. Mintegiaren xedeak, ikuspegi dekolonialaren nondik norako nagusiak aztertu, Euskal Herrian izan duen harrera eta garapena arakatu eta askapen pentsamendu zein jardueretan izan dezakeen eraginkortasuna mahai gainean jartzea izanen lirateke.

Mintegia abuztuaren 31 eta irailaren 1ean,  Iruñako  Ezpeleta jauregian. Dagoeneko matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

UEUk Udako Ikastaroen eskaintzarekin #ElkarEkin aurrera egiteko erronka jarri dio bere buruari, 17 ikastaro eta mintegi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Mintegien artean, Euskal Herria Dekoloniala. Mintegi honen bidez ikuspegi dekoloniala landu nahi dute Euskal Herritik eta euskaraz. Eta zentzu berean, dekolonitatetik Euskal Herria landu.

Castro-Gómez, Grosfoguel, Carina Ochoa eta beste hainbat pentsalari ikuspegi dekoloniala lantzen ari dira egun bizi dugun mundua ulertu eta eraldatu nahian. Hauen arabera, ikuspegi dekoloniala baliogarria da mundu deskolonizatu eta poskolonialan bizi garen uste okertua gainditzeko. Are gehiago, bizirik irauten duten botere hierarkietan sakontzeko beharrezko tresnak eskaintzen dizkigu ikuspegi honek. Ekarpen hauek, gure mundua eta gure garaia sakonago ulertzeko ezinbesteko dira, eta, era berezian, eurozentrismoa eta honekin batera errotutako arrazakeria kolokan jartzeko.

Halaber, ikuspegi honek beste euskarri bat eskaintzen digu, estaturik gabeko herri gisa pairatzen ditugun subordinazio harremanen nondik-norakoa ulertzeko, eta ustez borondatezkoa den menpekotasunaren iturburuan aurkitzen diren mekanismoak argira ekartzeko.

Finean, ikuspuntu dekolonialak zapalkuntza ezberdinen arteko harremanak aztertzen ditu, uztarketa moduan ulertuta. Zapalkuntza eta, ondorioz, borroka ezberdinen arteko mihiztapenerako aukera eskaintzen digu mundu ikuskera honek.

Besteak beste, bilatuko ditugu modu zehatzagoan:

  • Zertaz ari gara dekolonitatea diogularik? Hurbilpena eta eztabaida dekolonial-poskolonialak ezagutzea
  • Fanonen eta beste autore batzuen itzala Euskal Herrian ezagutzea, hots, ikuspegi dekolonialaren begirada historikoa burutuko dugu.
  • Dekolonitatea eta estaturik gabeko herriak
  • Zapalkuntza ezberdinen arteko uztarketak, intersekzionalitatearen begirada eta praktika
  • Euskal herritartasuna eta nortasun berri bat begirada dekolonialetik

Mintegiaren xedeak, beraz, ikuspegi dekolonialaren nondik norako nagusiak aztertu, Euskal Herrian izan duen harrera eta garapena arakatu eta askapen pentsamendu zein jardueretan izan dezakeen eraginkortasuna mahai gainean jartzea izanen lirateke.

Abuztuaren 30ean Argipenak, helburu eta metodologiaren aurkezpena,  Egoitz Urrutikoetxearen gidaritzapean.

 "Zertaz ari gara dekolonitatea diogularik? Hurbilpena eta eztabaida dekolonial-poskolonialak ezagutzea"Ibai Atutxa eta "Genealogiak gurean: Dekolonitatearen itzala Euskal Herrian, begirada historikoaHaritz Azurmendi

"Dekolonitatea eta estaturik gabeko herriak" Floren Aoiz eta Onintza Odriozola eta "Mugei begirada dekolonialaJoseba Gabilondo.

Irailaren 1ean,  bi mahiai inguru: goizeko  mahai ingurua: "Zapalkuntza ezberdinen arteko uztarketak, intersekzionalitatearen begirada eta praktika" izenburupean, Lorea Agirre, Itziar Gandarias eta Amaia Zufiaren parte hartzearekin.

Eta arratsaldeko mahai ingurua: "Euskal herritartasuna eta nortasun berri bat begirada dekolonialetik" lemapean, Oihana Etxebarrieta,  Elena Beloki eta Idoia Zengotitabengoa.



TWITTER