KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA]Sabino Cuadra: ETA VI.aren zatiketa -Mayos vs Minos-
Bideo honetan Sabino Cuadrak 1972.urtean ETA VI.ren baitan "Mayos" eta "Minos" delakoen artean eman zen eztabaida eta zatiketa aztertzen ditu.
[KORAPILOA] Sabino Cuadra: Behar dena lehenengo haustura demokratikoa da
Sabino Cuadrak bideo honetan Espainiako Diputatuen Kongresuan Amaiurreko parlamentaria zenean askotan errepikatzen zuen esaldi eta ideia bat azpimarratzen du: "Behar dena ez da bigarren trantsizio bat, lehenengo haustura demokratiko bat baizik".
[KORAPILOA] Sabino Cuadra: 8 de julio de 1978 -"No os importe matar"-
Bideo honetan Sabino Cuadrak 1978ko uztailaren 8ko bizipen pertsonalak kontatzen ditu, egun horretan bera zezen plazan izan baitzen. Poliziaren oldarraldia sekulakoa izan zen eta porrak, ke poteak, gas poteak nahiz suzko armak erabili zituzten, zezen plazan festan zegoen jendearen artean izua, ezinegona eta haserrea eraginez. Ondoren istiluak hirian barna zabaldu ziren, 22:00ak aldera German Rodriguez gaztea tiroz hil zutelarik. Zaurituak ehundik gora izan ziren, horietatik hamaika balaz. Poliziak egun horretan egin zuenaren adibide hurrengo egunean ,uztailaren 9an, polizari berari irratiz grabatutako audioa: "Dar la vuelta a la plaza. Preparar todas las bocahas ! y tirar con todas las energias! y lo más fuerte que podáis. No os importe matar".
[KORAPILOA] Sabino Cuadra: ETA VI an sartzearen erabakia
Sabino Cuadrak bideo honetan ETA VI.an sartzearen arrazoiak azaltzen dizkigu. Gogoan du Tarragonan Batxilergoa ikasten zegoela, bertako lagunekin Manifestu Komunista ikasten zutela. Era berean Alcalá de Henaresko langile mugimenduarekin harreman estuak izan zituen zuzenbide ikasketak egin zituen bitartean. Ikasketak eta soldaduska amaitu ondoren, 1967.urtean Euskal Herrira itzuli zenean ETAren barruko zatiketa bazegoen jada eta gehiago interesatu zitzaion ETA VI.an eztabaidatzen zena.
[KORAPILOA] Sabino Cuadra: Sektarismoaren garaiak - españolistak vs burges txikiak-
Bideo honetan Sabino Cuadrak ezkerreko alderdien artean nagusiki gertatu zen sektarismorako joeraren inguruan hitz egiten du; izan ere, alderdi asko zeuden eta bakoitzak uste zuen norberaren jarrera zela zuzenena eta gainerakoak konbentzitzen saiatzen ziren denak elkarrekin batu beharrean.
[KORAPILOA] Sabino Cuadra: LKI-ren egoitzaren aurkako erasoa
Bideo honetan Sabino Cuadrak 1978ko maiatzaren 10an ultraeskuindarrek Iruñeako LKI-ren egoitzaren aurka burututako erasoa du aztergai. "Inkontrolatuek” jendea kolpatu eta zauritzeaz gain, tabernak harrikatu, kartelak eta ikurriñak erre edota alderdi politikoen hainbat egoitzetara sartzen saiatu ziren. Hain zuzen ere LKI (Liga Komunista Iraultzailea)-ren egoitza izan zen erasorik bortitzena jasan zuena. Erasoaren aurrean poliziak ezikusiarena egiten zuen bitartean, LKI-ren egoitzan zeuden kide guztiak atxilotuak izan ziren.Istilu larri horietan ultraeskuindar horietako bat labankadaz zauritua izan zen, ondoren beste arrazoi batzuengatik hil egin zelarik. Pertsona hori Juan Eseverri zen, Guardia Zibileko tenienteordea hain zuzen ere; modu honetara, argi eta garbi gelditu zelarik indar polizialen eta "inkontrolatuen" arteko harremana.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER