KORAPILOA


Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradgima sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude. Trantsizioaren Erregimenaren krisi sakon eta larriaz hitz egin genezake. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikoak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.


TESTIGANTZAK


[KORAPILOA] Izaskun Larreategi: Gerra zikina eta errepresioa
Izaskun Larreategik bideo honetan erreforma politiko garaian errepresioak eta gerra zikinak izan zuen paperaz hitz egiten digu, bere helburu nagusia hausturaren aldeko indarrak beldurtu eta suntsitzea zela azpimarratuz.
[KORAPILOA] Jose Mari Esparza: El carlismo como oposición al franquismo
En este vídeo Jose Mari Esparza nos cuenta que cuando eran crios recuerda que los únicos que mostraban oposición al régimen franquista era el fenomeno del carlismo; de los que habían ganado la guerra pero luego acabaron en la oposición.
[KORAPILOA] Jose Mari Esparza: 1976 urteko Jurramendiko gertakariak
Bideo honetan Jose Mari Esparzak 1976.urteko maiatzaren 9an Jurramendin gertatutakoari buruz hitz egiten digu, gertakarien lekuko zuzena izan baitzen. Izan ere, Ricardo Garcia Pellejero-ren heriotzaren lekuko zuzena izateaz gain, ondorengo ordu eta egunetan antolatu ziren mobilizazio eta greba deialdietan ere parte hartu zuen.
[KORAPILOA] Patxi Zabaleta: Ezkerreko abertzaletasuna alderdi aniztasuna eta ikuspuntu ezberdinak
Bideo honetan Patxi Zabaletak Franko hil ondorengo urteetan ezkerreko abertzaletasunaren inguruan zeuden alderdi eta joera politiko ugariren berri ematen digu, sakabanaketa handia zela azpimarratuz. Horrela, elkarren arteko harremana eta lehia handia zen, urte horietako eztabaida nagusiena martxan zegoen frankismoaren erreformaren aurrean zer nolako jarrera hartzea izan zelarik.
[KORAPILOA] Jose Mari Esparza: 60 -70 hamarkadetako berpizkunde nazionala
Bideo honetan Jose Mari Esparzak dio 60-70.hamarkadetan bizitako berpizkunde nazionala du hizpide Tafallako kasua oinarritzat harturik. Garai horretan Tafallan ia kontzientzia nazionalik ez zegoela dio, baina urte horietan berpizkunde nazional ikaragarria gertatu zela azpimarratzen du. Urte horietan sortu ziren hain zuzen ere lehen gau eskolak, mendi taldeak, ikastola..
[KORAPILOA] Patxi Zabaleta: 1976 1977 urteetako dialektika politikoa -Haustura vs Erreforma-
Bideo honetan Patxi Zabaletak 1976 eta 1977.urte arteko dialektika politikoa du mintzagai, erreforma politikoaren eta haustura demokratikoaren arteko lehian gauzatu zena. Aipatzen duen bezala, 76ko abenduko Erreforma Politikorako erreferendumaren ostean alderdi batzuen jarrera aldaketa nabarmena izan zen, pixkanaka hausturaren aldeko jarreratik erreformara pasa baitziren.



IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER